UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

MUNDAKA 2015

Erronka berria da eta ardura haundiz egingo diot aurre

AITOR EGURROLA

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

EAJ-PNV MUNDAKA


  • AITOR EGURROLA

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

AITOR EGURROLA

Aitor Egurrola Mundakako alkate egin zen 2013 urtean Unai Rementeria, oraingo Presidentzia diputatu eta Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagaiak eman zion lekukoa hartu zuenean. Orain, Mundakako alkategai jeltzalea izango da lehen aldiz eta “ardura handiz” egin nahi dio aurre erronka berriari.

Egurrolak bere buruaz esan du “denetarako balio duela”. Geografian lizentziatu zen eta Ingurumen masterra egin zuen. Euskalmet, Euskal Metereologia Agentziako zuzendaria izan zen eta urteetan Europako Agentzia Espazialean egon zen eta ingeniaritza aeroespazialeko ikastaroak egin zituen. Gaur egun Busturialdeko Uren Partzuergoan ari da proiektu zuzendari gisa. Ibilbide profesional horrek lagundu dio oraingo legegintzaldia Ogasun zinegotzi gisa hasten eta Mundakako alkate gisa amaitzen”.

Hautagai jeltzaleak ondo ezagutzen du gaur egungo egoera ekonomikoa, eta horregatik ahaleginak egin ditu Udal eraginkorra lortzeko eta herritarren bizitza kalitatea hobetzen lagundu duen egitasmo txikiak burutzeko: ludoteka handiagoa; eskolak, haurtzaindegia, kiroldegia eta gimnasioa birmoldatzeko lanak eta Aldundiarekin lankidetzan Mundaka eta Bermeo lotzeko egin den bidegorria; aldi berean,segurtasun handiagoa eman zaie Alkate Mallona eta portuko parkeei,eta autobusak Mundakako herrigunetik norabide bietatik igarotzea lortu da.

Etorkizunera begira Hiri Antolamendu Plan Nagusia (HAPN) martxan jartzea du helburu, eta horien barruan haurtzaindegi berria, Txorrokopunta parkea hobetzea eta erretiratuen egoitza eta Mundaka herrian horren beharrezko diren babes sozialeko etxebizitzak egitea.

44 urte ditu, ezkondua da eta seme eta alaba baten aita da. Mundaka herria maite duela aitortu digu “kaleetan sentitzen dugun lasaitasunagatik eta Talaia eta Txorrokopunta bezalako toki zoragarriengatik”. Ahal duen guztietan bere herrian sortzen den kostako giroa gozatzen du “herrikideekin hitz egiteko eta haiek hobeto ezagutzeko aukera ematen didalako”.

TALDEA

  • AINHOA CORCUERA LEKOSAIS
  • ALVARO JOSE AMANN RABANERA
  • MATXALEN ITXASO MENDIZABAL
  • JUAN IGNACIO VILLANUEVA ALONSO
  • MAITEDER BADIOLA HORMAETXEA
  • IRATI GONDRA MARTINEZ
  • ISAAC ISPIZUA PEREÑA
  • SORAYA SAGARDUI RUIZ
  • PATXI FERNANDEZ UGALDE
  • MARI DOLORES GAUBEKA ARRASATE
  • ALICIA SUAREZ PARRA

EGITASMOA

1.- Mundakako gazte langabeen artean enplegua sustatzea eta ekintzailetza eta autoenplegua babestea

 2.- Azpiegitura eta zerbitzu berriak mundakarren bizitza kalitatea hobetzeko.

 3.- Langabezian daudelako edo bazterketa egoeran edo mendekotasun egoeran daudelako, beharrean dauden pertsonei babesa ematea.

 4.- Etxebizitza eta birgaitze lanak .

 5.- Kirola eta turismoa: tradizioa, txapelketak, aisia eta osasuna.

 6.- Gazteentzako guneak .

 7.- Eraginkortasun energetikoa,birziklapena eta ingurumenari zor zaion errespetua.

 8.- Mundakarrak eta elkarteak gure herriaren kultur bizitzan.

 9.- Euskara da gure  herriaren nortasun ezaugarririk behinena.

 10.- Udala administrazio hurbila izan dadila, herritarren zerbitzura egongo den udal erakundea.

El proyecto de EAJ-PNV para MUNDAKA

 JAITSI AGIRIA