UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

MURUETA 2015

errikideen beharrak entzungo ditugu eta erantzun egokia emango diegu

IRATXE LAMIKIZ

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

EAJ-PNV MURUETA


  • IRATXE LAMIKIZ

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

IRATXE LAMIKIZ

Ingeniari industriala da lanbidez, ezkondua da eta bi alaba ditu. Munitibarreko alkate egin zen Iker Belautegik 2013 urtean kargua utzi ondoren. Artaetxebarriak "lantalde ireki eta diziplina anitza eratu nahi du herritarrei zuzendutako hauteskunde egitasmoa egiteko". Era berean baieztatu duenez "herritarren beharrei entzungo diegu erantzun egokia eman diezaiegun".

Artaetxebarria aukeratu dute Munitibarren eta azken urteotan lortutako esperientzian oinarrituko da. 2011ean herrilan zinegotzi bihurtu zen eta 2013an alkate. Bere helburua izango da herritarren bizitza kalitatea zerbitzuak eta azpiegiturak hobetzea. "Gauzak behar den moduan, gardentasun osoz eta kudeaketa lan onarekin egitea dugu helburu".

TALDEA

  • EDURNE ZABALA INTXAUSI
  • JOSU GARITAONAINDIA GERRIKAGOITIA
  • NEREA ENBEITA ENBEITA
  • RAMON PAGAZAURTUNDUA ZABALA
  • CESAR VAZQUEZ CARREÑO
  • IGOR ORUE GALLEGO
  • IVAN ANGEL VAZQUEZ ARANGUREN
  • JAIME INTXAUSTI ASTELLARRA
  • JULIAN KARRION URKULLU

EGITASMOA

1. Oizpe egoitzaren erabilera sustatuko dugu

Egoitzan plaza gehiago eskaintzeko ahalegina egingo dugu eta plaza horiek Munitibarreko edo mugakide ditugun herrietako biztanleentzat izan daitezen Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzartuko ditugun akordioen bidez.

 

2. Aterpe etxea

Done Jakue bidea Munitibarren turismoa bultzatzen laguntzen duen gauza den aldetik, aterpe etxea eraikiko dugu erromesari zerbitzu emateko.

 

3. Kultur etxea

Abade etxearen eraikina erostea bultzatuko dugu erabilera anitzerako eraikina izan dadin, eta bertan Munitibarreko herritarrek behar dituzten zerbitzuak bateratzeko.

 

4. Udal enparantza berriztatzea

Udal enparantza konpondu eta berriztatuko dugu, estalpeko guneak jarriko ditugu herrigunean babes tokia izateko.

 

5. Pilotalekua eta probalekua berriztatzea.

Herri kirolak  gure herri nortasunaren elementu gisa sustatzen eta zabaltzen segitzeko, Munitibarreko instalazioak berriztatzeko lanak egingo ditugu: Pilotalekua eta probalekua.

 

6. Hilerria

Hilobi berriak eraikitzea sustatuko dugu, udal kanposantuan agortuta daudela ikusita. Sarbideak ere hobetuko ditugu .

 

7. Nekazal auzoak

Auzoek dituzten beharrei erantzungo diegu: errepideak eta bideen mantentze lanak, Internet sarea zabaltzea eta argiteria hobetzea .

 

8. Azokak

5000tik beherako biztanle bizi diren herrietan egiten direnak moduko azokak sustatu eta antolatuko ditugu, tokian tokiko produktuak eta hurbileko merkataritza sustatzeko europar mugimenduarekin bat eginik .

 

9. Euskara, hizkuntza

Barnetegi teknologikoa bultzatuko dugu, IKT tresnak euskaraz irakasteko. Jarduera eta ekimen ezberdinak sustatuko ditugu euskara, gure nortasun ikurrik behinena, herri honetan bizi diren pertsona guztiengana hel dadin .

 

10. Errota Etxea

Errota Etxea erosteko inbertsio plana egingo dugu . Ingurua hobetzeaz gain, sarbideak ere hobetuko ditugu  udal ekipamendu gisa erabiltzeko helburuarekin.