UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

MUSKIZ 2015

Udal zerbitzuak Muskizeko herrigunera hurbiltzea eta herritarrei izapideak erraztea izango da Udalaren lehentasunetako bat

BORJA LIAÑO

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

EAJ-PNV MUSKIZ


  • BORJA LIAÑO

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

BORJA LIAÑO

Oraingo alkate eta alkategaiak 43 urte ditu eta  bere herriaren aurkezpena egitean Pobaleko burdinola  bisitatzea gomendatu digu.

Borja Liaño izango da, hirugarren aldiz, herriko jeltzaleen zerrenda-burua. Bere ibilbide politikoa hasi zen Muskizeko Uri Buru Batzarreko kide egin zenean. 2003 urtean Udalean sartu zen eta Ogasun eta Ingurumen zinegotzia izan zen. 2007-2011 urte bitartean EAJ-PNVren bozeramailea izan zen oposizioan. 2011eko maiatzean alkate egin zen. Ekonomia eta Enpresa zientzietan lizentziatua da. Irakaslea da lanbidez. Une honetan Somorrostroko Ikastetxeko irakaslea da eta eszedentzian dago .

“Egitasmo batzuk ditugu Muskiz hurrengo lau urteotan hobetzeko. Barbadun ibai ondoko ibilbide naturalari sen onez ekin behar diogu; herritarren arteko parte hartze bideak aktibatu behar ditugu; kultur ,aisi eta kirol jarduerak sustatu behar ditugu; institutu berria bultzatu eta , nola ez, udal zerbitzuak herrigunera hurbildu, hiritargoari izapideak egitea errazteko" esan du Borja Liaño hautagaiak.

Borjarentzat, Muskizek hainbat toki eskaintzen ditu inguruaz gozatzeko "Pobaleko burdinola oso gomendagarria da, baina Arena Hondartza ere badugu, lagunekin eta familiarekin joateko. Itsaslurrek ere ematen du eguneroko arduretatik  aldentzeko  eta hausnartzeko toki aproposa. Muskiz herria, eta ez da  Alkatearen harrokeria, kontuan hartu beharreko lekua da bizkaitarren aisialdirako" .

Baina dena ezin da udala, udala eta udala izan. Liañorentzat, emaztearekin eta seme-alabekin, bederatzi urteko neskatoarekin eta 6 urteko mutiko koskorrarekin egiten den edozer da berriro indargabetzen laguntzen dion zerbait. Kirolzalea da, korrika egiten du, irakurtzea du gustuko ahal duenean eta Athletic taldeko bazkidea delako,San Mamesera ere joaten da. Kopako finalaz esan duenez "Nou Camp zelaian jolastea pizgarria da guretzat, beraz Aurten bai!"  .

TALDEA

  • RUFINO MANTEROLA LEJARZA
  • MAITANE GALLARRETA FERRERO
  • UNAI LANDABURU IZAR DE LA FUENTE
  • IDOIA INORIZA BUSTAMANTE
  • GONZALO RIANCHO OCEJO
  • JESUS Mª ROMON MARTINEZ
  • NAROA ATXURRA LASFUENTES
  • GAIZKA CRUZ GALLARRETA
  • GARAZI BIAIN GARMENDIA
  • GUILLERMO HIGUERA QUINTANA
  • ARANTZA GARRIDO MARMOL
  • ARANTZA LAISEKA BIAIN
  • ARITZ IGLESIAS SARABIA
  • CRISTINA LÓPEZ LECIÑANA
  • JAVI MARTÍNEZ LANBARRI

EGITASMOA

1.- Lantxertatze politika aktiboak suspertzeko 1. 500.000 euro jarriko dugu.

  2.- Osasun-zentroa eta Osasun Publikoa

 3.- Kultura edo kirol aldetik garrantzirik izan dezaketen, adin guztietakoentzako bide naturalak berritu, sortu eta beraietan seinaleak jarri.

 4.- Gardentasuna, partaidetza, elkarrizketa, gure zutabeak aurrerantzean ere.

 5.- Zenbait udal zerbitzu herrigunera hurbilduko dira, herkideekin komunikazio bideak hobetzeko. (92 caracteres)

 6.- Kirol Aholkularitza-Kontseilua sortuko dugu, erabakiak kirol taldeekin batera hartzeko

 7.- Herriko gazteen partaidetzaz eta laguntzaz Gazte Lokalak  sortzeko 300. 000 euro jarriko dugu.

 8.- Memerearako bideak hobetuko ditugu.

 9.- Hezkuntza, gure lehentasuna

 10.- Gure ondasuna eta turismoa balioetsi.

 

El proyecto de EAJ-PNV para MUSKIZ

 JAITSI AGIRIA