UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

MUXIKA 2015

Muxika apurka-apurka eraiki nahi dut eta eskualdeko industria eta ekonomiari eman beharreko bultzadan parte hartu

AITZIBER ANSOTEGI

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

EAJ-PNV MUXIKA


  • AITZIBER ANSOTEGI

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

AITZIBER ANSOTEGI

Hautagai jeltzaleak Muxika apurka-apurka eraiki nahi du eta eskualdeko industria eta ekonomiari eman beharreko bultzadan parte hartu nahi du

Aitziber Ansotegi izan daiteke Muxikako lehen alkate andrea. EAJ-PNVren Uri Batzarrak aho batez aukeratu du jeltzaleek maiatzeko hauteskundeetan aurkeztuko duten zerrenda-buru izateko. Muxikako emakume honek "ilusio handiz eta karguak eskatzen duen ardurarekin" hartu du herrikide eta alderdikideen izendapena.

Aukeratua izatekotan, honakoa ez litzateke izango Ansotegik udal kargua bereganatzen duen lehen aldia. Alkate orde izan zen 2003 eta 2007 urte bitartean. Urte horietako esperientziak irakatsi dio Muxika herria "apurka-apurka" eraikiko dela, "sortuko diren beharrizanen arabera jardungo dugu, ez dugu proiektu handirik planteatzen" esan du. Hori bai, hautagai jeltzaleak bai nahi du Muxika izatea eskualdeko industrialdeari bultzada emango dion elementu garrantzitsua "osorik gure ardurapeko zerbait ez den arren, bai izango da gure herrikideei lagunduko dien egitasmoa, eta Busturialde osoko industria eta ekonomia bultzatzeko balioko duena".

42 urte ditu, ezkondua da eta seme baten ama da. Eskualdean antolatzen diren mendi martxetan parte hartzea du gustuko "Ibiltzen joatea gustatzen zait, eta irtenaldi horiek aprobetxatzen ditut gure paisaia eta natura gozatzeko".

TALDEA

  • GORKA GERRIKAGOITIA ARRIEN
  • JOSE FELIX ALEGRIA EUBA
  • IMANOL ENBEITA MARTITEGI
  • TXOMIN ISASI GEZURAGA
  • LAURA JAUREGI URKIOLA
  • FRANCISCO JAVIER GEZURAGA URIARTE
  • GEMMA GOIKOETXEA GABIKAETXEBARRIA
  • AINHOA EUBA ZIARRUSTA
  • JOSU URUBURU MENTXAKA
  • EDURNE ZALLAETXEBARRIA EUBA
  • JOSE LUIS AGIRRE GORROÑO