BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
-
1. Hezkuntza
• Lardizabal eskolako proiektua bere osotasunean amaitu eta eraikin zaharrei berrerabilpena eman: gaztelekua, musika eskola, gimnasio, e.a.
• Haurreskola zerbitzua erakargarriagoa izateko familiei dirulaguntzak bideratu.
2. Azpiegitura eta ingurumena
• Hondakinen kudeaketa eraginkorra, birziklatze eta berrerabilpen mailak igoz.
• Kasko, auzoetako eta etxebizitza bakartien ur-zikinen plana burutu.
• Kaskoan jolasgune estalia sortu.
3. Gazteria
• Gazteleku zerbitzua sendotu gune handiago bat egokituz gazteekin elkarlanean.
• Gazteen laneratzea bultzatu eta erreztu gainontzeko administrazio eta enpresekin.
4. Ekonomia
• Urola-Kosta Udal Elkartearekin elkarlanean, benetako enplegu politikak martxan jarri.
• Fibra optikoaren garapena herriko industriguneetan, gune erakargarriagoa sortuz.
• Komertzio txikiarekin elkarlana.
• Lur-Alkartasuna Kooperatibarekin elkarlanean jarraitu, bizi-iraupena sendotzeko.
• Komertzio eta enpresen seinaletika egokia diseinatu.
5. Turismo eta nekazaritza
• Turismoko Plan Estrategikoa garatu sektore ekonomiko garrantzitsu bat bihurtu dadin, bertako baserritar-produktore, hostalaritza, aisialdiko enpresa eta gainontzekoekin elkarlanean. Gure nortasuna eta izaera ardatz dituen turismoa bultzatu.
• Baserri eta herri bideen mantenua.
• Gure ingurunea zaintzen lagundu, berreskuratu eta indartu, nekazarien partaidetzarekin. Lur bankuaren gestioa Foru Aldundiarekin bat eginez.
6. Auzoak
• Andatza: auzo erabilerarako eskolako eraikina egokitu.
• Elkano: auzo-elkartea sortu eta elkartearen eraikina izango dena martxan jarri.
• Santio Erreka: aparkalekuak eta jolaslekua gauzatu.
• Urdaneta: aparkalekuak egin eta erdigunearekin lotu.
• Laurgain: auzorako sarrera berria.
• Auzo bilerak urtean behin gutxienez.
7. Administrazioa
• Teknologia berrien bidez herritarrengana gerturatu: e-administrazioa.
8. Hirigintza
• Neurrirako etxebizitza politika: etxebizitza hutsak eraberritu eta merkaturatu.
• Lehenbiziko etxebizitza eraikitzeko edo erosteko laguntza gehigarriak.
• Herrigune historikoko Plan Berezia berritzea.
9. Zerbitzu sozialak
• Etxez-etxeko laguntza indartu.
• Bono-Taxi zerbitzua mantendu eta zabaldu.
• Zahartze aktiboa bultzatu: hitzaldi, ikastaro, e.a.
• Belaunaldi desberdinen arteko esperientzi trukaketak.
• Anbulategiaren zerbitzua hobetu.
10. Euskara eta Kultura
• Euskalduntze eta alfabetatzerako dirulaguntzak bideratu.
• Urteko kultur programa mantendu eta osatu Jai Batzordearekin.
• Andatzako Erromeria Elkartearekin elkarlanean jarraitu.
• Auzoei bere urteko ekintzak antolatzeko laguntzak bideratu, beraien eskaeren arabera.