UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

URDUÑA 2015

Urduñari emango diogu une honetan ez daukan industria sarea

IÑAKI CUADRA

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

EAJ-PNV URDUÑA


  • IÑAKI CUADRA

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

IÑAKI CUADRA

EAJ-PNV-ren hautagaiak denetarik egin izan du bere hirian; une honetan da Urduñako Txokoen Elkarteko presidentea

Iñaki Xabier Cuadra irrikan dago maiatzaren 24 noiz helduko zain. Urte bete darama Urduñako talde jeltzalearen alkategaia izango dela jakinik, eta konbentzituta dago Bizkaiko hiri honetako hurrengo alkatea izango dela. “EAJ-PNVk basamortuaren bidea egin du jada, EAJ-ren estiloarekin gobernatzeko ordua heldu da Urduñara”. Prest dago Udala gobernatzen hasteko. Une honetan EAJren zinegotzia da.

Zornotzako Euba auzoan ikasi zuen batxilergoa eta gero Zientzia Politikoan eta Soziologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. Banku sektorean egin du lan eta Gasteizeko banku bulego bateko zuzendaria da.

Cuadrak Urduña hiria hurrengo lau urteotan hobetzeko ezarri dituen egitasmoak azaldu ditu. “Lehenengo eta behin, garrantzitsuena, Urduñari sare industriala ematea, diru asko eraman duen Elkartegia betetzea, oraindik ez baitu fruiturik eman. Auzoak ere lehenetsiko ditugu. Gaur egun ez dituzte behar dituzten azpiegitura eta zerbitzuak. Birgaitzea ere bada beste lan bat, besteak beste La Muera-ko igerilekuak. Zerbitzuak eta azpiegiturak egin behar ditugu gure seme-alabek eta herrikide guztiek behar duten guztia gure hirian bertan izan dezaten, kultur mailan, kiroletan eta beste hainbat alorretan. Udal gardenagoa, integratuagoa, denentzat hurbilagoa”.

Iñaki Xabier 53 urte ditu, ezkondua da eta alaba eta seme baten aita da “saltsa guztietako perrexila naiz. Futbol taldeko presidentea izan naiz, orain saskibaloi entrenatzailea naiz, nire seme eta alabak jolasten duten taldean. Arraroa bada ere, Urduñako Txokoen Elkarteko presidentea ere banaiz. Kirolzalea naiz, pilotalekura joaten naiz eta inoiz mendira ere bai. Baina, poztasun handiena ematen didaten gauzak dira Urduñako herritarrekin hitz egitea eta hiri ondoan dugun inguru zoragarria gozatu ahal izatea. Hitz pare batez esanda: Urduña eta kito!”.    

TALDEA

  • MARÍA DOLORES EGÍA PEÑA
  • XABIER SOBRÓN GONZÁLEZ
  • ROCIO MATIAS BLANCO
  • JOSEBA IÑAKI IZAOLA GASTAKA
  • LUIS MIGUEL UZKIANO MOLINUEVO
  • JANIRE ORNES ABÁSOLO
  • JOSEBA OIARZABAL ARBAIZAGOITIA
  • AMAIA ORTUONDO ALBARRÁN
  • ALAIN ARRAZURIA RICO
  • ESTIBALIZ ZULUETA HERRAN
  • RUFINO BERGARA RAMÍREZ
  • GONZALO FUENTE RAMÍREZ
  • ANA EGÍLUZ BARAÑANO

EGITASMOA

1.-Lurzoru industrialaren sustapena bultzatzea.

 2.-Hiri-birgaitzerako ekintzak auzoetan.

 3.-Zentzuzko iraunkortasun-irizpideak erabiliz, “Saratxoko konponbidea” izenekoa lortzea.

 4.-Balore jasangarrien bidez, landa ingurunea zein nekazaritzako eta abeltzaintzarako ustiapena sustatzea.

 5.-Hiri-merkataritzaren alde jokatzea.

 6.-Zaharren egoitzarekin batera, laguntza eta gerontologia plan bat egitea eta martxan jartzea.

 7.-Tratu txarrak pairatu dituzten biktimei laguntzeko zerbitzuak hobetzeko eskualde-planak egitea.

 8.-Kirol-instalazioak eta igerilekuak hobetzea.

 9.-Kudeaketa argiaren bidez, hiritarren parte-hartze aktiboa sustatzea.

 10.-Euskararen normalizaziorako plan barnean, ekintzak eta proiektuak sustatzea.

 

 

El proyecto de EAJ-PNV para URDUÑA

 JAITSI AGIRIA