BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Orozkoko jeltzaleen hautagaiak udalerriko auzoetako azpiegiturak hobetzea du helburu
Bittor Olaguenaga aukeratu dute Orozkoko Uri Batzarrean, EAJ-PNVk maiatzaren 24an aurkeztuko duen zerrendako buru izan dadin: “Orozkoko gobernua berreskuratu nahi dugu. Ezin ditugu beste lau urte galdu, Udala geldituta egon da udal gobernua geldirik egon delako”, esan du Bittorrek. EAJren zinegotzi izan zen 1987-1995 urte bitartean eta aldi hartan arduratu zen Kultura eta Hirigintza arloez. UBBren lehendakari ere izan da. Bizkaiko Foru Aldundiaren funtzionarioa da lanbidez eta Zuzenbide ikasketak ditu.
“Alkatetzara iristen banaiz, nire erronketako bat izango da Orozkoko herritarren arteko elkarbizitza ona berreskuratzen saiatzea. Herri jatorra izan gara, herrikideen arteko errespetua gorde dugu. Gu garena izan behar dugu berriz ere. Orozko hazi arazi behar dugu herritarren laguntasunarekin. Ezberdintasunik egin gabe eta beti aurrera eginez”, azpimarratu du EAJ-PNVren hautagaiak.
Olaguenagak auzoetako azpiegiturak hobetu nahi ditu. “Orozko ingurua ikaragarri ederra da. Gorbeia, Untzueta Piko eta inguruko mendiak ditugu, eta horregatik udalerriko auzoek ere inguruko naturguneen maila berean egon behar dute. Bizitzeko toki egoki bihurtuko ditugu, modernoago eta atseginago egingo ditugu”.
Alkategaia 56 urte ditu, ezkondua da eta hiru seme alaba ditu, bi seme eta alaba bat. Irakurtzea du gustuko, esku pilota zale “amorratua” da eta sukalde lanetan ere sartzen da inoiz, lagun artean eta familiarekin dagoenean.
1.- Orozkoko auzo guztietako beharrak aztertzeko eta erantzuna emateko konpromisoa
2.- Lehen sektoreari aholkularitza teknikoa eskaintzea
3.- Egoerarik txarrenean dauden gizarte taldeei arreta ematea
4.- Etorkizuna eraikitzeko orduan berdintasunez egiteko konpromisoa
5.- Gure herrian euskara ikastea eta erabiltzea sustatzea (Orozko euskalduntzea)
6.- Auzoez eta beren beharrez arduratuko den udal arloa sortzea, auzoetako oinarrizko zerbitzuak bermatzeko
7.- Osasun zentroa eraberritzea eta gaur egungo beharretara egokitzea
8.- Udal esparru guztietan kultur jarduerak sustatzea (Orozkoko gazteei zuzenduak)
9.- Umeen jolastoki bat estaltzea
10.- Orozkoko Katea zubia eta ingurua egokitzea, larrialdi kasuei begira
11.- “Zure bila noa” (beharrean dauden pertsonen beharrizanei erantzuteko zerbitzu berria)
12.- Zubiaurren teknologia berriak ezartzea (doako wifi konexioa)