BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Zubiaur Sondikako jeltzaleen zerrenda burua izango da oraingo alkate Gorka Carrok kargua utzi ondoren. Carrok Zubiaurri emango dio lekukoa alkatetzan hiru legegintzaldi egin ondoren.
Xabier Zubiaurrek 41 urte ditu, ezkondua da, bi alabaren aita da eta ingeniari industriala da lanbidez. "Ilusio handiz eta gogotsu" hartu du bere herriko jeltzaleen hautagai izateko ardura "argi daukat krisi egoera honetan gauza gehiago egin beharko ditugula baina baliabide gutxiagorekin".
Hurrengo lau urteotarako kudeaketa lanari begira esan du "administrazio gardena eta herritarrei irekia" mantentzeko lana egingo duela. Gorka Carrok hainbat egitasmo jarri ditu martxan, besteak beste etorkizuneko haurreskola eta HAPN gauzatzea "eta guk jarraipena emango diogu orain arte egin den lanari".
Esparru ekonomikoari eman beharreko bultzada ere bada bere helburuetako bat, eta testuinguru horretan dago toki merkataritza sustatzea "dendarien elkartearen hazia ereinda dago" eta Zubiaurrek garrantzitsu jotzen du sektore hau indartzen segitzea.