BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Iker Aldazabal Basauri, duela 38urte jaio zen Soraluzen. Zuzenbidean lizentziatua da eta Inguru Zuzenbidean Masterra dauka. Azken 12 urtetan Soraluzeko Udalean kargu publikoa izan da.
2003/2007 urte bitartean Alkateordea izan zen (Hirigintza, nekazaritza eta Ingurugiroko batzorde burua). 2007/2015 urte bitartean Soraluzeko EAJ/PNV udal taldearen bozeramaile lanak burutu ditu, baita Soraluzeko udaletxeko ordezkaria izan da Debabarreneko mankomunitatean (2003-2007 eta 2011-2015).
Honetaz gain Gipuzkoako Batzar Nagusietako Batzarkidea ere izan da (2007-2011urte bitartean).
Zaletasunen artean,ingurugiroarekin zerikusia duten gaiak gustatzen zaizkio eta bereziki asteburuetan ortuan lan egitea gustatzen zaio baita dituen hegaztiak zaintzea ere, mendian bueltatxo bat ematea herriko gune berriak ezagutuz eta lagunartean sukaldaritzan aritzea.