BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Oraingo alkateak bigarren agintaldia egiteko asmoarekin aurkeztuko da kudeaketa gardena eginez eta "Turtziozeko herritarrei kale ez egiteko helburuarekin"
José Manuel Coterón hautagai jeltzalea bidaiarien garraio enpresako lege ordezkaria da lanbidez, ezkonduta dago eta bi seme ditu. Bere asmoa da "herritar bakar bati ere kale ez egitea eta egunerokotasuna gardentasunez era normaltasunez kudeatzea". Gaineratu duenez, "une honetan egoera ekonomikorik onenean ez gauden arren, gure herriko biztanleei onurak ekarriko dizkieten egitasmoak egitea eta martxan dauden egitasmoekin jarraitzea dut helburu”.
Turtziozeko alkate gisa egiten duen lana Bizkaiko Bolo Federazioko presidente gisa dituen ardurekin uztartzen du. Aitortu duenez sarritan praktikatzen duen kirola da.