BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Ekaitz Mentxaka 2013an egin zen alkate, Izaskun Landaidaren lekukoa hartu zuenean. Gaztea eta ekintzailea da eta jarrera irekia erakusten du arazoak konpondu behar direnean. Mentxaka aho batez aukeratu dute Ugao-Miraballeseko Udal Batzarrean: "Urte zailak tokatu zaizkigu, krisialdi handiarekin, baina behar bezala kudeatzen jakin izan dugu; ez daukagu zorrik eta zerbitzuei eustea lortu dugu" azpimarratu du Mentxakak.
Alkate eta alkategaiaren helburu nagusia da "Ugao-Miraballes herriak aurrera egiten eta hobetzen segitzea, herritar guztien mesederako". Puntu honetan esan du bere jardunaren zutabe nagusiena izango dela "enplegua suspertzea eta oraingo zerbitzuak hobetzea, diru aldetik ahalmen urriagoa daukagun arren".
40 urte ditu, ezkondua da eta bi alaba ditu. Gizarte graduatu honek aitortu duenez "harro egoteko moduko gauza izateaz gain, lan honek erantzukizun handia suposatzen du, eta seriotasunez eta profesionaltasun osoz ekin nahi diot. Seriotasunez eta profesionaltasunez lan egiten segitzeko ilusio handia daukat, orain arte egin izan dugun modu berean".