BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Jaiotzez Asteasuarra da Josune Urkola, baina bere burua ia Usurbildartzat dauka bi hamarkada baino gehiago daramatzalako bertan bizitzen. Hautagai jeltzaleak 46 urte ditu, ezkonduta dago eta bi semeren ama da.
Gaztetatik maite izan du herrigintza eta horregatik hurbildu zen EAJ-PNVren eskutik herri mailako politikagintzara. Azken urteotan bigarren mailan aritu da jardun horietan, baina pasa den urteko otsailaz geroztik zinegotzi lanetan dihardu, Andoni Atxegaren ordez sartu baitzen Udalean.
Enpresen aholkularitzan lan egin du Urkolak gaztetatik. Administraritza ikasketak amaitu ostean, hainbat enpresen kontabilitateaz eta zergen kudeaketaz arduratu da. Gaur egun, eraikuntzako enpresa txiki batean lan egiten du.
1. USURBILDAR FAMILIEN ONGIZATEA BERMATZEA da gure lehentasuna. Lankidetzatik zerbitzuak bermatu eta denengana iristen saiatuko gara.
2. Herriko ENPRESEN ETA MERKATARIEN EGOERA ETA KEZKAK EZAGUTU eta gertutasunetik BIDERATUKO ditugu, herriko economía suspertzeko eragile bilakatuz.
3. UDALAREN GASTU FINKOA MURRIZTUKO DUGU aurrekontuaren %88 baita.
4. INBERTSIOAK HANDITUKO ditugu herriari bultzada emateko.
5. ZUMARTE MUSIKA ESKOLAK ERAIKIN BERRIA BEHAR DU, gaur egungo eraikina egoera tamalgarrian dagoelako.
6. KIROL INSTALAZIOEN GABEZIA IKUSTEN DUGU Erantzun eraginkor eta azkar bat landuko dugu hainbat klubek egiten duten lana eta dagoen eskaria kontutan hartuta.
7. ESKOLA PUBLIKOAREN ALDE egingo dugu.
8. GARAPEN IRAUNKORRAREN ALDE EGINGO DUGU Zelaien eta gune berdeen mantentze lanak egin eta landa guneko azpiegiturak hobetuko ditugu.
9. AZTERKETA SAKONA EGINGO DUGU HONDAKINEN ARAZOARI IRTENBIDE ADOSTUA BILATZEKO Egungo kudeaketa garestiegia da eta 300.000 euroko defizita dauka.
10. Buruntzaldea osoari zerbitzua emango dion GARAPEN AGENTZIA ERAGINKORRA BULTZATUKO DUGU Eskualdeko enpresak, enplegua eta turismoa bultzatu eta sustatzea izango dira agentziaren helburuak.