UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

GASTEIZ 2015

GORKA URTARAN

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

EAJ-PNV GASTEIZ


  • GORKA URTARAN

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

GORKA URTARAN

Gasteizen jaio zen 1973ko abenduaren 21ean. Ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu.

Soziologian lizentziatua da UPV/EHUn, bi espezialitatetan: Hiri-soziologia eta Soziologia Politikoa. Unibertsitateko espezialista da Migrazioetan (UPV/EHUren gradu-ondokoa) eta Ikasketa Aurreratuetan Diploma du, “Gobernua eta analisi politiko konparatuak” doktorego-tesiarekin.

Euskalduna da eta Vitoria-Gasteizko Udaleko Gizarte Ekintza Saileko funtzionario lanetan aritu da 2000. urteaz geroztik.

1994an egin zen Eusko Alderdi Jeltzaleko kide eta egun Vitoria-Gasteizko Udalean EAJ-PNV Udal Taldearen bozeramailea da. Ondorengo erantzukizunak ditu:

Bozeramailea da Herritarren Parte-hartzerako Batzordean eta Hirigintza eta Etxebizitza Batzordean. Euskara, Kultura eta Hezkuntza Batzordeko, Gizarte Politiken Batzordeko eta Ekonomi Sustapen eta Enplegu Batzordeko kide da. 21 Zabalgunearen Administrazio Kontseiluko kontseilari eta bozeramailea da eta VIAren kontseilaria ere bai (Vitoria-Gasteiz International Airport).

TALDEA

  • BORJA BELANDIA FRADEJAS
  • NEREA MELGOSA VEGA
  • Jaione Aguirre López de Araya
  • IÑAKI PRUSILLA MUÑOZ
  • BLANCA GUINEA ASTOVIZA
  • ITZIAR GONZALO DE ZUAZO
  • ZURIÑE RODRIGUEZ VERGARA
  • Ruben Bóveda Unzalu
  • Jose Luis Alonso Quilchano
  • Arrate Ruiz de Escudero Vea-Murguia
  • JON PÉREZ García
  • AMAIA RUIZ DE VIÑASPRE BESGA
  • MIREN NANCLARES MEDRANO
  • Asier López de Sabando Gomez de Segura
  • Marisa Guerenabarrena Loroño
  • Alberto Chaves Gómez
  • GERARDO BENGOA FERNANDEZ DE GOBEO
  • IDOIA GOIRI ZAMORA
  • Mirentxu Astola Legarreta
  • Jon Arribas Ruiz
  • Irantzu Allende Fernández de Eribe
  • Joana EGILUZ IBARGUEN
  • Jose Antonio Zabala Larrinaga
  • Cristina Llanos Urrutia
  • Jose Antonio Merino Belaustegui
  • Arantza Carcedo Alberdi
  • Gorka Valdecantos Acosta
  • KARMELE MARTINEZ DE SANTOS SALDAÑA
  • JESÚS MARÍA VALLEJO FERNÁNDEZ

EGITASMOA

1. Industrialdeak hobetzea, industriak eskaintzen baititu enplegurik egonkorrenak eta duinenak.

Industrialdeetan Esku Hartzeko Plan Integralak bertako zerbitzuak, energiaren erabilera eta ekipamendu teknologikoa hobetzeko ekintzak barne hartuko ditu. Industria-ordenantzak eta industrian inbertitzeko politikak eguneratuko dira eta egoki den zerga-politika ezarriko da, udalerriko enpresen lehiakortasuna indartuko duena.

2.  Adineko pertsonei arreta integrala eskaintzea, zerbitzuak izan ditzaten eta isolamendua eta bakardadea ekiditeko.

Adineko pertsonak kalitatezko modu duinean bizi ahal izatea, haien inguruan integratuta. Horretarako, ondorengoa proposatzen dugu: izaera prebentiboa duen etxez etxeko laguntza zerbitzua eskaintzea, adineko pertsonentzako zentroek eskaintzen dituzten oinarrizko zerbitzuetan ilarak ekiditea, etxebizitzak haien beharrizanetara egokitzea eta espazio eta programa sozial eta kulturalak haiei irekitzea, parte har dezaten.

3. 20.000 etxebizitza zahar birgaitzea, betidaniko auzoak baitira Gasteizen esentzia eta memoria bizia.

Gure betidaniko auzoetan esku hartzeko garaia da, bertako etxebizitzak birgaitzeko, espazio publikoak birsortzeko eta merkataritza berraktibatzeko.  Gure memoria bizia dira, gure historia, eta zaindu egin behar ditugu.

4. Salburua eta Zabalganarako tranbia linea egitea, auzo berriak kalitatezkoa eta iraunkorra den garraio publikoarekin lotzeko.

Gure helburua Gasteizek eraginkorrak eta erakargarriak diren garraio publikoaren sistema bat, txirrindularientzako bidegorrien sare bat eta oinezkoentzako hiriko bideak edukitzea da, gasteiztarrek beraien autoa hartzeko beharrizanik ez izateko.

5. Kultur Berrikuntzarako Zentroa egitea, hezitzailea eta sormenez betea den hirian talentua sustatzeko.

Gasteizen edozein alor edo diziplina artistiko edo kulturaletan talentua eta sormena bilatzeko zentro bat egin nahi dugu, desberdina dena eta bereziki jarduketa-eremu berriak landuko dituena. Kulturaren industria sustatuko duen zentro bat, eragile kulturalen, artisten, enpresa kulturalen, unibertsitateen, zentro profesionalen, elkarteen, kolektiboan eta inguruko bizilagunen parte-hartzea izango duena.

6. Aranako bulebar berria egitea, ingurabide zaharra aisiaz gozatzeko espazio bihurtzeko.

Espazio publikoa hobetu eta topaketarako espazio bihurtzeko, mugikortasuna hobetzeko, merkataritza berraktibatzeko, irisgarritasuna hobetzeko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko, etxebizitzak erosoagoak izan daitezen birgaitzeko, hutsik dauden lonjak berreskuratzeko eta gizartearen kohesioa lortzeko proposatutako neurrietako bat da.

7. Aparkalekuen eskaintza handitzea eta kudeaketa hobetzea, mugikortasuna errazteko eta oinezkoentzako eta txirrindularientzako espazioak berreskuratzeko.

Udal aparkalekuetarako Eraginkortasun Plan bat martxan jartzearen aldekoak gara, momentu honetan plazen erdia hutsik baitago. Gainera, aparkaleku berriak proposatzen ditugu: disuasio-aparkalekuak hiriaren mugetan eta siloan egindakoak edo lurperatuak Aranan eta Alde Zaharrean. Gainera, pribatuak diren edo erabiltzen ez diren aparkalekuen egoerari buruzko azterlana egingo dugu.

8. Landa-gunearentzako zerbitzuak hobetzea, Gasteiz hiria baino gehiago delako.

Ziur gaude gasteiztar orok, bizi den tokian bizi dela ere, bizi- eta zerbitzu-kalitate maila berdina izan behar duela.

9. Jundizen Industriari Laguntza Logistikoa Emateko Zentro Multimodala egitea, gure produktuak nazioarteko merkatuetan saldu ahal izateko.

Industria izan zen hiriko gizartearen eta ekonomiaren eraldaketaren azkeneko oinarria eta orain ere estrategikoa izan behar da hiria krisialdi honen ostean sortuko den eredu ekonomiko eta sozial berrian ondo kokatuta egon dadin.

10. Gasteiz Euskadiko hiriburu, hiriburutza-kanona mantentzea eta gure euskal nortasunaren isla izatea.

Gasteiz Euskadiko hiriburua den heinean, gure euskal kulturaren eta nortasunaren erreferentea izan behar da, gainerako nortasun eta kulturekin batera.

11. Eraztun Berdea behin betiko osatzea hegoaldetik eta ekialdetik, Vitoria-Gasteiz Green Capital nortasunaren ezaugarri.

Loturarik gabeko eremuak identifikatu eta lokalizatuko ditugu eta eraztuna ixteko esku hartzea planteatuko dugu. Horrela, hiriaren birikia izateaz gain, herritarrek bizikletaz paseatzeko espazioa izango da, bizitza osasungarrirako espazio bat.

12. Gardentasunerako Herritarren Kontseilua osatzea, udal kudeaketa kontrolatzeko eta Udalarekiko harremana errazagoa izateko.

Udal kudeaketa kontrolatzeko herritarren parte-hartzea berebizikoa dela uste dugu. Udal ireki baten aldekoak gara, kontuak ematen dituena eta elkarte-sarearekin, hirugarren sektorearekin eta ekimen pribatuarekin modu aktiboan lankidetzan aritzen dena. Gure kapital sozialarekin lankidetzan aritzen den udal bat.

El proyecto de EAJ-PNV para GASTEIZ

 JAITSI AGIRIA

EAJ-PNVren aldeko botoa emateko deia egin dute Urtaranek eta Gonzalezek, Gasteizen eta Arabarekin gehien inplikatutako alderdia delako

 JAITSI AGIRIA

Urkulluk eta Cuerdak Gorka Urtaran abalatu dute Gasteizek behar duen aldaketa sendo eta lasaiaren bermea delakoan

 JAITSI AGIRIA

Gorka Urtaran combatirá la desertización comercial en los barrios con acciones de apoyo al pequeño comercio desde varios frentes

 JAITSI AGIRIA

@gorka__urtaran

TAMBIÉN EN