BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Zuzenbidean lizentziatua da eta urpekaritza zalea, hautagai izendatu izana "harrotasunez" hartu du eta hiru baloretan oinarrituko du bere lana: "indarra, eraginkortasuna eta zintzotasuna"
2011 urtean bihurtu zen alkate. Gaztea da, ekintzailea, eraginkortasunez ekiten dio arazoak konpontzeari eta jarrera irekia du beti. Igotz Lopez aho batez aukeratu dute EAJ-PNVren alkategai maiatzean izango diren hauteskundeei begira. Udalean egin duen lana izan da uri batzarrak lehenetsi duena Zamudioko alkatetzarako hautagai izendatzeko orduan.
Ezkondua da eta alaba bat dauka. Igotz Lopezek herritarren parte hartze eta gardentasunaren aldeko apustua egiten du. Alkate izan den lehen etapa honetan, etengabe jardun izan du zamudiotarren bizitza kalitatea hobetzeko ekimenean. Ahalegin nagusienak izan dira udal eraginkorragoa lortzea, herritarren bizitza kalitatea hobetzeko "lan txiki handiak" egitea eta planifikatzea, auzoetan zein herrigunean eta kultura eta bizitza sozialerako gastua mantentzea eta handitzea, eraginkorragoak izate aldera.
Kirol guztiak – saskibaloia bereziki- eta euskal kultura maite ditu. Bere lanaz hitz egiterakoan zera esaten du "ohorea izateaz gain, lan honek ardura handia suposatzen du. Ardura horri seriotasunez eta profesionaltasunez egitea dut helburu".