BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Pineda, automozio sektoreko aholkulari komertziala da lanbidez, eta EAJ-PNVk Zaratamoren alde eta herritarren alde legegintzaldi osoan egin duen lanarekin segitzeko asmoa duela esan du. "Azken lau urteotan oso ekintzaile eta aktibo egon gara erantzunetan eta alternatibak proposatzeko orduan, interes orokorraren kontra zihoazen praktiken kontra egiteko. Hori da herri honetaz arro sentitzeko dudan indarra, ohore handia da nire herria ordezkatzea" azpimarratu du.
Zentzu horretan esan duenez bere lan taldeak "iraganeko esperientzietatik ikasten daki, etorkizunari arduraz eta zintzotasun osoz begiratzeko". "Kudeatzaile onak, konpromisodunak eta parte hartzaileak, hori da EAJ-PNVren eredua.Ilusio handia dut bide honetan hasteko, herriak dituen beharrak identifikatuz eta erantzun eraginkorrak eta errealak emateko lana eginez" azaldu du.
Gaizka Pinedak gustuko du Zaratamo inguruko mendi bideetatik ibiltzea "Bereziki Harrobien pasealekutik. Ahal badut emaztearekin eta alabarekin joaten naiz" . Kirolzalea eta irakurzale sutsua da eta beste gauza batzuen artean gustuko du ur handitan arrantzan egitea, nahi bezain sarri praktikatzerik ez duen arren. Pinedaren helburu handia ere bada herriko gazteak herrian geratzea "Gazteei zuzendutako ekimenak sustatuko ditugu Zaratamon geratzeko arrazoia izan dezaten" .