UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

ZEANURI 2015

Niretzat politikagintza da nire herriarentzat onena egiteko bide bat. Beti izan naiz oso aktibo eta Alkatetzara iristen banaiz, nire eskuan dudan guztia jarriko dut herrikideen bizitza kalitatea hobetzeko.

EUSEBIO LARRAZABAL

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

EAJ-PNV ZEANURI


  • EUSEBIO LARRAZABAL

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

EUSEBIO LARRAZABAL

Larrazabal herrikideen konfiantza berrestea espero du Izaskun Sagarna oraingo alkate andre jeltzaleak udal ordezkari gorena izan den hiru legegintzaldiren buruan bere kargua utzi ondoren.

Larrazabalek lehen eskutik ezagutzen du Udalaren bizitza. 14 urtetan zinegotzi izan zen Zeanuriko Udalean eta alkate ere izan zen bi legegintzalditan. "Niretzat politikagintza da nire herriarentzat onena egiteko bide bat. Beti izan naiz oso aktibo eta Alkatetzara iristen banaiz, nire eskuan dudan guztia jarriko dut herrikideen bizitza kalitatea hobetzeko, orain arte oraingo udal taldeak egin duen bezala”.

Hautagai jeltzaleak bere helburu nagusien artean ditu "orain dauden azpiegiturak mantentzea eta behar diren azpiegitura berriak bultzatzea". Aldi berean, bere egitasmo politikoa bideratuko du "zeanuritarren bizitza soziala hobetzera, herritarrei udalaren erronkei aurre egiteko prozesuan parte hartzeko aukera emanez eta Zeanuri herriaren etorkizuna belaunaldi berrien eskuetan usteko lan egingo dut".

Ezkondua da eta semea eta alaba ditu. Bere esanetan Zeanuri bere osotasunean eta zeanuritarren izaera eta egiteko era gustatzeaz gain, “herriko leku batekin gelditu behar banaiz, hori Undurraga da; bertan jaio nintzen, bertakoa naiz”.

TALDEA

  • EIDER AJURIAGERRA ARANA
  • FELIPE AGIRREZABALA AGIRREZABALA
  • ENERITZ IZA URIARTE
  • MIREN GURUTZE ETXEBARRIA ZULOAGA
  • AITZOL GARAY EGIARTE
  • VICTORIANO LARRAZABAL GOIKOETXEEA
  • BIBIÑE PUJANA INTXAURBE
  • HIRUNE ARTETA TORREALDAY
  • IZASKUN SAGARNA MENDIA
  • JOSE LUIS IPIÑAZAR REKAGORRI
  • JOSU MANTEROLA ALDEKOA

EGITASMOA

1.- Kultura , euskera eta gaztedia.

Herriko kultura batzorde anitza sortu, eta beragaz batera, urteko jarduera kulturalak, adin ezbardinentzat, antolatu eta bultzatu ( kale musika, kale antzerkia). Herriko taldeei laguntzen jarraitu. Jaiak gaur egunera egokitu. Euskera ez dakienei, ikasteko errestasunak.

 2.- Hezkuntza.

Eskolako guraso elkarteari lagundu.irisgarritasunarako lanakaz jarraitu. Patiorako legorra. Haurreskolarako  laguntzak berreskuratu. Unibersidaderako garraioa  antolatu.

Arratiako musika eskolagaz lankidetza lortu, bertakoentzat eskeintza  ugaritu eta sendotzeko.

 3.- Kirola

Joko alairi laguntzen jarraitu.pelota eskola eta pala babestu eta lagundu.

 gorbeia suzien klubari, lasterketa antolatzeko  laguntza eta lankidetza.

Futbol taldeari lagundu. Futbol zelaiaren hurrengo fasea. Egokitze lanak.

Kirol anitzetarako lekua.

 4.- Aisialdia

Jantzak,gimnasia, yoga….eta beste kirol batzuk. Uger egiteko lekua egin.udalekuak antolatzen jarraitu. Presako bideari errotabarrire urteerea emoteko hasita dagozan beharrak amaitu. Txikitxoentzako ludotekea  leku handiago baten kokatu. Ibilbideak eta egon lekuak egokitu.

 5.- Legorpea, zerbitzuak eta informazinoa.

Denpora txarrak diranerako, legorpe  faltearen arazoari urtenbidea  emon.

Udaletxeko eta kultur etxeko eskilaren arazoa konpondu.

 hilero, alkatea, jendearen aurrean (informazinoa ,galderak,  aportazinoak . .)

 “gps berezia” baserriak errez topetako.

 6.- Hirigintza

Igertualde  plazeagaz bat egin. Tunel ganeko parkea egokitu eta igertualdetik  bertatik, bidea egin. Orain arte egin diran jestioak jarraituz, Altzusteko San Migel eleizea konpondu eta ingurua egokitu. San antonioko zubian,euriteetan sortu daitekezan arazoei aurreak hartu.

 7.- Obrak eta aparkalekuak

Bideak konpondu eta garbitu. Munurrutuek konpondu. Saneamentu sareak auzuneetara. Auzuneetako seinalizazinoa barriztau. Aparkatzeko arazoari  urtenbidea emoteko lan taldea (herritarrakaz batera) sortu. Igertualden,   aparkatzeko  lekua egin.

 8.- Enplegua.

Beste herriekaz , enpresekaz, institutoagaz, zulaibargo eskoleagaz, foru aldundiagaz  eta  eusko jaurlaritzagaz batera, arratia eskualdean enplegua sortzeko ekimenekaz jarraitu. Turismoari eta  herriko beste aktibitate ekonomikoei lankidetza.

 9.- Jubilatuak.

Jubilatuen alkarteari, orain arte moduan diruz lagundu eta dinamizatu: aktibidadeak ugaritu, parte hartuteko hitzaldiak eta tertuliak. Maiatza inguruko bidaia egiteko laguntza.

 0.- Basoak eta ganaderuak. Pista forestalak bultzatu. Basoetatik ateratako egurrarentzat parkeak. Bertatik bizi diran ganaderu eta abeltzainei lagundu eta eguneroko zerbitzuak bermatu. Ganaderu mixtoei lagundu. Zerbitzuak eta informazinoa.

 

 

 

El proyecto de EAJ-PNV para ZEANURI

 JAITSI AGIRIA