UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

ZEBERIO 2015

Nire erronkarik nagusiena da Zeberio XXI. mendean kokatzea, baina inola ere bere herri nortasuna galdu gabe

KARLOS IDIRIN

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

EAJ-PNV ZEBERIO


  • KARLOS IDIRIN

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

KARLOS IDIRIN

Deustuko Salesiarretan ikasi nuen, Industria Maisutza ikasi nuen. Nire nortasunak hala bultzatuta, basogintza eta lorezaintza eta lan zibil eta publikorako enpresak egin nituen. Bizkaiko Hondeatzaileen Elkarteko presidentea izan naiz. Gaur egun hainbat enpresetan egiten dut lan, lanak teknologia berriaren bidez zuzentzeko arduretan” azaldu du Idirinek.

Hautagai jeltzaleak Zeberio hobetu nahi du eta helburu hori lortzeko ideiak eta proiektuak jasoko ditu EAJren hauteskunde egitasmoan. “Nire erronkarik nagusiena da Zeberio XXI. Mendian kokatzea, baina bere herri nortasuna galdu gabe. Uste dut errealitate egin dezakegun zerbait dela teknologia berriak ezartzea, auzo eta baserri guztietan komunikazioa bermatuta egon dadin. Langabezia eta txirotasuna erreferente izango ez diren herria nahi dut; gazteriak gure herrian bere tokia izan dezala, garapen motore izan dadila eta sentsibilitate eta irizpide guztiak errespetatuak izan daitezela” horrela azaldu du bere ibilbide orria Zeberioko alkategaiak. “Auzoetako bideak eta Ugao gure herriarekin lotzen duen foru errepidea ere konpondu nahi ditut; Zeberioko herritarren oinarrizko beharrak bermatuta egon daitezela; pertsona nagusientzako udal lokal bat eta jarduera sozio-kulturaletarako tokia prestatuko ditugu, eta, jakina, Zeberion ere turismoa sustatzeko ahalegina egingo dugu “ gaineratu du.

“Nire herriaz, dena gustatzen zait; oso zail egiten zait zergatiak azaltzea. Bizitza osoa daramat kale hauetan, betidanik ezagutu izan ditudan herritarrekin; batzuen arazoak ezagutzen ditut, haiek nireak ezagutzen dituzten modu berean”, esan du. Zerbait azpimarratzekotan “herriaren historia eta iragana” azpimarratzen duela baieztatu du.

Zeberioko EAJ-PNV-ren zerrenda-buruak 54 urte ditu, ezkondua da eta seme bat du. “Pilota jokoa eta futbola ditut gustuko. Benito Lertxundiren eta Mikel Laboaren musika gozatzen dut, baina nire pasiorik handiena da baratze lanetan aritzea, nire tomate, piper eta uhazak nik neuk hartzea da ezergatik ere baztertuko ez dudan plazerra”.

TALDEA

  • ROBERTO GONZALEZ DE ETXABARRI ARANDIA
  • MONTSERRAT PETRALANDA GORROTXATEGI
  • UNAI LARRABIDE IPIÑA
  • PATXI ABRISKETA OLABARRI
  • AGATE IDIRIN LEGARRETA
  • LEIRE ROMERO ETXEBARRIA
  • JESUS ANGEL GOROSTIAGA EGUSKIZA
  • AITOR EREZKANO ARTARAZ
  • ANTOLIN ASTONDOA UGALDE
  • JAVIER INTXAURRAGA IBARRONDO
  • MIREN EDURNE INTXAURRAGA BEASKOETXEA

EGITASMOA

1. Gizarte ongizatea

Gizarte‑zerbitzuen bidez, zeberioztar guztien oinarrizko beharrizanak asetuta egotea bermatzea.

 2. Azpiegiturak hobetzea

Oztopo arkitektonikoak kentzea herri-erabilerako eraikinetan eta herriguneko espazioetan.

 3. Auzuneetako bideak hobetzea

Azken lau urte hauetan mantentze-lan eskasagaz egon ta gero, auzuneetako bideen egoera txarra da gero. Horregatik, auzuneetako bideen mantentze-lanak indartuko doguz, bide baztarretako bedar ta sastrakak ebagiz, ta euri-urak bilduz. 

 4. Herriko argiak hobetzea

Herriko argiak hobetzea (zerbitzuaren kalitatean behera egin barik) fase ezbardinetan,

kontsumo elektrikoak murriztuz eta argi‑kutsadura murriztuz.

 5. Errepideak hobetzea

BI-3524 Ugao-Zeberio errepidean hobekuntza-lanak egitea Foru Aldundiaren Herrilan Sailagaz batera lankidetzan.

 6. Nekazaritza garatzeko plana

Eusko Jaurlaritzaren ta Foru Aldundiaren lankidetza‑planean jasotako ekintzak aurrera eroatea.

 7. Hondakinen kudeaketa

Udaltalde 21eko kide izanda, hondakin‑bilketaren kudeaketan parte hartzea, kostuak murriztuz eta zerbitzua hobetuz.

Edukiontzien eragin bisuala murriztea.

 8. Kulturarako eta aisiarako lokalak

Zeberioko zaharren erabilerarako eta gozamenerako udal‑eraikin bat egokitzea, baita haraino joateko beharrezko baliabideak ifintea be.

Egintza sozialetarako eta kulturaletarako eraikin bat egokitzea, 200 lagunetik gorako edukieragaz.

 9. Energia garbiak

Udal‑administrazioaren eraikinak berotzeko energia barriztagarriak ifintea (eskola, haurtzaindegia, kultur-etxea, udaletxea, etab.), kostu ekonomikoa murriztuz ta ingurumenera botatzen diran gasak murriztuz.

 10. Kirola

Hitzarmenak egitea herrian egin ezin direzan azpiegiturak daukiezan Udalakaz, zeberioztarrek azpiegitura horreek erabili ahal izateko.

El proyecto de EAJ-PNV para ZEBERIO

 JAITSI AGIRIA