BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Komertziala da lanbidez eta seme baten eta alaba baten aita. Barruetabeñak 2004 urtean Bizkaiko herri txikia antolatzeko eta gobernatzeko orduan ezarri zen ildo beretik jarraitzeko asmoa du.
52 urterekin, Ion Ander Barruetabeñak eskarmentu handia du udal esparruan. Alkateorde izan da legegintzaldi osoan eta bere helburu nagusia da "Ziortza-Bolibar herriak aurrera egiten eta hobetzen segitzea, herrikide guztion onerako".
Barruetabeñak berak adierazi bezala, hurrengo udal hauteskundeak irabazten baditu "hurbiltasuna eta herrikideekiko harremana izango da gauza guztien gainetik landuko eta lehenetsiko dudana".
Oraingo alkateorde jeltzaleak era berean azpimarratu duenez "2004 urtean markatutako lerro estrategikotik segitu behar da, ziortzar-bolibartarren eguneroko bizimodua hobetzeko egitasmoa garatzeko”.