UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

Andoain 2015

Andoaini behar duen norabide aldaketa eta bultzada emango dizkiogu, eta pertsonak babestea eta enplegua sortzea izango dira gure lehentasunak.

Mari Jose Izagirre

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

EAJ-PNV Andoain


  • Mari Jose Izagirre

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

Mari Jose Izagirre

Andoainn jaioa. 54 urte

Mari Jose Izaguirre Iturzaeta 45 urteko andoaindarra, administraria. Ezkondua eta bi semeren ama.

2007. urtetik, udal lanetan zinegotzi moduan jarduten du. Kultura, zerbitzuak, ogasuna, hirigintza eta sustapen ekonomikoko batzordeen ardura eraman du.

Hondakinen kudeaketa mahaian, EAJko ordezkari lanak egin ditu.

2013tik, ANDOAIN AURRERA >> herritarren partaidetza, eztabaida eta gogoeta foroaren bultzatzailea dugu.

Jakinik Andoainek erabaki garrantzitsuak behar dituela aurrera egiteko, gogoz eta indartsu hartzen du Andoain kudeatzeko erronka.

Lagunekin eta jendearekin egotea gustuko du.

Bere zaletasunen artean familiarekin egotea eta mendi irteerak ditu.

Musika zalea ere bada eta irakurtzea gustuko du.

TALDEA

  • Imanol Goenaga Egibar
  • Iñaki Egibar Larrañaga
  • Gregorio Olasagasti Arzallus
  • Ainhoa Elola Aramburu
  • Joseba Poza Aranzadi
  • Joseba Andoni Elosegui Ezkurdia
  • Xole Irigoras Balda
  • Gorka Artola Beobide
  • Idoia Mikelez Alonso
  • Jose Antonio Rivas Martin
  • Maria Nieves Soriano Blanco
  • Mª Esther Arizmendi Brit
  • Aritz Amondarain Ibarguren
  • Jose Luis Huici Leiza
  • Nerea Arregi Ormazabal
  • Iñaki Irulegi Unzalu
  • Edurne Brit Ponce
  • Andoni Baltasar Aguirrezabalaga
  • Antonio Guedejo Perez

EGITASMOA

  1. PERTSONAK BABESTEA izango da geure lehentasuna

Kalitatezko gizarte zerbitzuak bermatuko dizkiegu andoaindarrei. Herritarren bizi baldintzak hobetu nahi ditugu, eta, horretarako, babes sistema indartuko dugu, duintasuna, solidaritatea eta giza eskubideak oinarri hartuta.

 

  1. ZERBITZU SOZIALEN MAPA EGUNERATU eta behar berriei erantzungo diegu

Gero eta bizilagun gehiagok jotzen dute gizarte zerbitzuetara egoera ekonomikoaren eta gizartearen zaharkitzearen ondorioz. Arreta berezia jarriko dugu gizarte-bazterketa arriskuan daudenengan eta menpekotasun egoeran bizi diren adinekoengan.

 

  1. ESKUALDEKO GARAPEN AGENTZIA eratuko dugu Buruntzaldeako gainerako herriekin
    Buruntzaldeako herri guztiei zerbitzua emango dien eskualde agentzia integratzailea eratuko dugu, ekonomia garatu eta enplegua sustatzeko. Andoaingo herriaren partaidetza aktiboa ahalbidetuko duten ekimen bateratuak bultzatuko ditugu.

 

  1. Andoaindarrentzat LAN AUKERAK BERRIAK ETA ENPLEGUA sustatuko ditugu

Lanbiderekin bitartekaritza zerbitzua eratuko dugu behar handienak dituztenentzat. Denbora luzean langabezian egon direnengan ipiniko dugu arreta. Kontratazioetan andoaindarrek lehentasuna izatea bermatuko dugu, familia kontziliazioa erraztu eta gazteentzako lehen aukera bekak martxan ipiniko ditugu.

5. ENPRESEN JARDUERA eta garapen ekonomikoa ahalbidetzeko ingurune egokiak

sustatuko ditugu

Ekonomia sustatzeko foro bat eratuko dugu, lanbide heziketako ezagutza enpresa sareetara bideratzea bultzatuko dugu eta enpresa jarduera berriak gauzatzeko inguruneak sortuko ditugu. Enpresa haztegiak, coworking-a, aholkularitza eta tutoretza

zerbitzuak bultzatuko ditugu, besteak beste.

 

6. BERTAKO MERKATARITZA sustatu eta Andoaingo kaleak suspertuko ditugu

Merkataritza-ardatza bultzatuko dugu, ingurune urbano erosoak sortuz eta jarduera ekonomiko berriak ezartzea erraztuz. Hutsik dauden lokalen alokairua bultzatuko dugu, erreformak egitea ahalbidetuz eta baimenak erraztuz. Garbitasuna, argiztapena, azpiegitura eta kaleen mantenua bermatuko ditugu.

 

  1. Kultura, ingurugiro eta aisialdirako TURISMOAREN ERREFERENTE bilkatuko ditugu Andoain eta Leitzaran

Leitzaran bailara sustatuko dugu kirola, formazioa eta aisialdiko jardueren bidez. Herriko ostatu eta alojamendu eskaintza zabalduko dugu turismo ekologikoa, gastronomikoa eta kulturala eskaintzeko.

 

8. UR SAREAN HOBEKUNTZA lanak egingo ditugu

Ur hornidura sarearen fasekako hobekuntza progresiboa gauzatuko dugu; funtzionaltasun, ingurugiro eta ekonomiaren ikuspuntutik zerbitzu

optimizatu bat bermatzeko.

 

9. TXIPADUN EDUKIONTZI MARROIA ezarriko dugu eta hondakinen bilketari soluzioa emango diogu

 

Organikoaren bilketa selektiboa gauzatzeko bosgarren edukiontzia ezarriko dugu herri osoan; bizilagunen artean sailkatze eta birziklapenaren kultura hedatuko dugu. Kanpaina ezberdinak abiatuko ditugu herritarrak sentsibilizatu eta gehien birziklatzen dutenei onurak emateko.

 

 

10. ANDOAIN AKTIBO ETA DINAMIKOA berreskuratuko dugu herritarren eskutik

Andoain erakargarria, aktiboa eta bizia bultzatuko dugu; ilusioa sortuko duena, irekia, jasangarria,baloreetan aberatsa, humanoagoa eta erosoa. Herritarrekin lankidetzan gobernatuko dugu, modu ireki batean.

El proyecto de EAJ-PNV para Andoain

 JAITSI AGIRIA

@@EAJ_Andoain

TAMBIÉN EN