UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

Aia 2015

ELKARREKIN AIAREN GARAPENEAN JARRAITUKO DUGU, AIA GEHIAGO HAZI ARAZIZ!

Nekane Arrizabalaga

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

EAJ-PNV Aia


  • Nekane Arrizabalaga

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

Nekane Arrizabalaga

Aian jaioa. 48 urte

TALDEA

  • Arkaitz Iruretagoiena Lertxundi
  • Asier Ibarguren Esnaola
  • Sergio Cubero Belinchon
  • Jon Ander Azpiroz Otegi
  • Igor Iturain Ibarguren
  • Maria Jesus Arruabarrena Esnaola
  • Jose Antonio Idarreta Agirresarobe
  • Idoia Iribar Beldarrain
  • Gemma Orbegozo Auricenea
  • Ignacio Zuloaga Aldalur
  • Jose Antonio Azpiroz Arregui
  • Francisco Javier Iribar Sarasola
  • Juana Mintegi Garmendia

EGITASMOA

-

1. Hezkuntza

• Lardizabal eskolako proiektua bere osotasunean amaitu eta eraikin zaharrei  berrerabilpena eman: gaztelekua, musika eskola, gimnasio, e.a.

• Haurreskola zerbitzua erakargarriagoa izateko familiei dirulaguntzak bideratu.

 

2. Azpiegitura eta ingurumena

• Hondakinen kudeaketa eraginkorra, birziklatze eta berrerabilpen mailak igoz.

• Kasko, auzoetako eta etxebizitza bakartien ur-zikinen plana burutu.

• Kaskoan jolasgune estalia sortu.

 

3. Gazteria

• Gazteleku zerbitzua sendotu gune handiago bat egokituz gazteekin elkarlanean.

• Gazteen laneratzea bultzatu eta erreztu gainontzeko administrazio eta enpresekin.

 

4. Ekonomia

• Urola-Kosta Udal Elkartearekin elkarlanean, benetako enplegu politikak martxan jarri.

• Fibra optikoaren garapena herriko industriguneetan, gune erakargarriagoa sortuz.

• Komertzio txikiarekin elkarlana.

• Lur-Alkartasuna Kooperatibarekin elkarlanean jarraitu, bizi-iraupena sendotzeko.

• Komertzio eta enpresen seinaletika egokia diseinatu.

 

5. Turismo eta nekazaritza

• Turismoko Plan Estrategikoa garatu sektore ekonomiko garrantzitsu bat bihurtu dadin, bertako baserritar-produktore, hostalaritza, aisialdiko enpresa eta gainontzekoekin elkarlanean. Gure nortasuna eta izaera ardatz dituen turismoa bultzatu.

• Baserri eta herri bideen mantenua.

• Gure ingurunea zaintzen lagundu, berreskuratu eta indartu, nekazarien  partaidetzarekin. Lur bankuaren gestioa Foru Aldundiarekin bat eginez.

 

6. Auzoak

• Andatza: auzo erabilerarako eskolako eraikina egokitu.

• Elkano: auzo-elkartea sortu eta elkartearen eraikina izango dena martxan jarri.

• Santio Erreka: aparkalekuak eta jolaslekua gauzatu.

• Urdaneta: aparkalekuak egin eta erdigunearekin lotu.

• Laurgain: auzorako sarrera berria.

• Auzo bilerak urtean behin gutxienez.

 

7. Administrazioa

• Teknologia berrien bidez herritarrengana gerturatu: e-administrazioa.

 

8. Hirigintza

• Neurrirako etxebizitza politika: etxebizitza hutsak eraberritu eta merkaturatu.

• Lehenbiziko etxebizitza eraikitzeko edo erosteko laguntza gehigarriak.

• Herrigune historikoko Plan Berezia berritzea.

 

9. Zerbitzu sozialak

• Etxez-etxeko laguntza indartu.

• Bono-Taxi zerbitzua mantendu eta zabaldu.

• Zahartze aktiboa bultzatu: hitzaldi, ikastaro, e.a.

• Belaunaldi desberdinen arteko esperientzi trukaketak.

• Anbulategiaren zerbitzua hobetu.

 

10. Euskara eta Kultura

• Euskalduntze eta alfabetatzerako dirulaguntzak bideratu.

• Urteko kultur programa mantendu eta osatu Jai Batzordearekin.

• Andatzako Erromeria Elkartearekin elkarlanean jarraitu.

• Auzoei bere urteko ekintzak antolatzeko laguntzak bideratu, beraien eskaeren arabera.

El proyecto de EAJ-PNV para Aia

 JAITSI AGIRIA