UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

Beasain 2015

BEASAIN HAZI ARAZI NAHI DUGU PROIEKTU ETA PROPOSAMEN ZEHATZ ETA BERRIEKIN, BESAINDARREKIN ELKARLANEAN ENPLEGU AUKERAK ESKAINIKO DITUEN ETORKIZUNA ERAIKITZEKO

Aitor Aldasoro

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

EAJ-PNV Beasain


  • Aitor Aldasoro

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

Aitor Aldasoro

Beasainn jaioa. 57 urte

Aitor Aldasoro Iturbe 1967ko urriaren 13an jaio zen Beasainen. Ingeniari Tekniko Industriala da. Ezkonduta dago eta hiru seme-alaben aita da.

 

Ibilbide politikoa Euskara zinegotzi bezala hasi zuen 2003an. Ondoren, 2007an hirigintzako zinegotzia izan zen eta, aldi berean, lehenengo alkate-orde. 2011tik EAJ-PNVren udal taldearen bozeramailea da Beasaingo Udalan. Gaztetatik hasi zen herriko hainbat elkartetan lan egiten – eta jarraitzen du – hain zuzen ere, hainbat kultur eta kirol jardueratan laguntzen. 

TALDEA

  • Leire Artola Ugalde
  • Malu Valles Fernandez
  • Francisco Javier Matarranz Rico
  • Edorta Diaz Del rio
  • Irma Arnaiz Guillen
  • Enkarni Arrieta Telleria
  • Jon Olano Arrese
  • Elena Ruiz Zabala
  • Jose Ignacio Insausti Mugica
  • Nekane Zaldua Esnaola
  • Arantza Zufiaurre Goikoetxea
  • Mikel Plazaola Oyarzabal
  • Miren Arrizabalaga Arratibel
  • Juan Martin Aldaregui Echevarria
  • Asier Arrese Zabala
  • Markel Olano Arrese
  • Arantza Aseginolaza Azkargorta
  • Ana Asla Egialde
  • Juan Lasa Jauregui

EGITASMOA

1. ENPLEGUA SUSTATUKO dugu formazio ikastaroak eta tokiko enpresetan praktikak eskainiz.

Langabetuei iraupen luzeko ikastaroak eskainiko dizkiegu, bertako ekoizpen sarearen behar zehatzei egokitutako prestakuntzarekin, lan aukerak areagotzeko helburuz. Enpresei ere laguntzak emango dizkiegu praktiketan gazteak kontrata ditzaten. Udalean enplegu plana garatuko dugu.

 

2. ETXEBIZITZA HUTSAK ALOKAIRU SOZIALEAN emateko diru laguntzak eskainiko ditugu.

Herritarren beharrei erantzuteko alokairu sozialeko etxebizitza kopurua handituko dugu, etxebizitza hutsen jabeei OHZn hobariak emanez eta Alokabideko Bizigune eta Asap programetan parte hartzen dutenei laguntza ekonomikoak eskainiz.

 

3. EREMU DEGRADATUAK BERRESKURATU eta herriko IRISGARRITASUNA

HOBETUko dugu.

Beasaingo eremu degradatuenak berreskuratuko ditugu. Asmubek eratutako puntu beltzen mapa garatuko dugu. Hiri altzariak egokituko ditugu eta herriko merkataritza-gunearekin lotura hobetzeko oinezkoentzako zubia eraikiko dugu Gipuzkoa plaza eta Arana kalearen artean.

 

4. AUZOETAN HOBEKUNTZAK EGINGO DITUGU bizilagunen behar eta arazoei konponbidea emateko.

Bernedoko aparkaleku kopurua bikoiztuko eta Porteriako uholde arriskua nola konpondu aztertuko dugu. Olarango birgaitze-prozesua aprobetxatuz inguruari bultzada eman eta Arana Kaleko “Bonberia” eraikina etengabeko ikuskizun eta erakusketa leku

bilakatu dugu.

 

5. PARKEAK EGOKITU ETA ESTALIKO DITUGU beasaindarrei aisialdi aukera berriak eskaintzeko.

Dolarea parkea eta La Salleko jolastokia estalitako ditugu, bertan kirol jarduerak eta ekitaldi desberdinak egin ahal izateko eta egun euritsuetan haurrek non jolastu izateko. Era berean, Barandiaran parkean kafetegi bat sortuko dugu.

 

6. ADINEKO PERTSONEN ONGIZATEA BERMATUKO DUGU. Arangoitin plaza berriak. Cita Alzheimer programa.

Osakidetza eta Nagusilanekin elkarlanean, gaixotasunaren hautemate goiztiarra helburu

duen Cita Alzheimer programa abiaraziko dugu. Aldundiarekin, Arangoiti zaharren egoitzan 15 plaza berri kontzertatzen ahaleginduko gara, era berean, Beasainen lanpostu berriak sortuz.

 

7. ESKUALDEKO ASPACEKO EGUNEKO ZENTRO BERRIA SORTUKO DUGU

21 urtetik gorako erabiltzaileentzat.

21 urtetik gorako erabiltzaileentzako Aspace zerbitzuen eguneko zentro berri baten  sorrera bultzatuko dugu Beasainen. Udalak 25 erabiltzaile inguru hartzeko lokala eskainiko lioke Aspaceri eta zentro berriari esker, gutxi gora behera, 6 lanpostu

berri sortuko lirateke.

 

8. GIZARTE KOHESIOA SUSTATU ETA ELKARBITZIZA HOBETUKO DITUGU

Beasain Lagunkoia Sustraietatik.

Tokiko eragileekin elkarlanean Beasain Lagunkoia Sustraietatik programa garatu eta ezarriko dugu, Beasaingo gizarte kohesioa, elkarbizitza eta bizi kalitatea hobetzeko; bizilagunen artean ohitura osasuntsuak eta belaunaldien arteko harremanak eta elkarguneak sortzeko ekintzak bultzatuz.

 

9. EUSKARA ETA KULTURA: udal politikagintzaren zeharkakotasunaren erronka berriak.

Gure kultura, gure nortasunaren eredu gisa, indartuko dugu ekintza zehatz desberdinak aurrera eramanez. Udal politikagintzatik berdintasuna eta euskararen normalizazio eta erabilera sustatuko ditugu, Beasain euskaldunago eta parekideagoa egiteko.

 

10. GARDENTASUNA, GERTUTASUNA ETA ERAGINKORTASUNA UDAL

KUDEAKETAN.

Gure udal jarduna gobernu onean, gardentasunean, gertutasunean eta entzute aktiboan oinarrituko dugu. Udal baliabideak eraginkortasunez kudeatuko ditugu beasaindarren interesen defentsan, herritarren benetako beharrei erantzuteko.

 

El proyecto de EAJ-PNV para Beasain

 JAITSI AGIRIA

@@eajpnvbeasain

TAMBIÉN EN