BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
1. Herritarrengandik hurbil, denei zor zaien begirunean oinarritutako udal jarduera.
Parte hartzea, eraginkorra izan dadin, herritarrak ondo informatuko ditugu eta beraien iritzia entzun. Udala guztiona da. Ez da onargarria agintetik ikuspegi sektarioak ezartzea.
2. Udala herriko jarduera ekonomikoan eraginkor bihurtuko dugu.
Enpresen beharrei erantzunak bideratu, jarduera berrientzat laguntzak eskaini, turismoaren sustapena edo basogintzaren jarraipena egin, besteak beste, erakundeekin lankidetzan. Lan jardueratik at geratu diren herritarrentzat laneratze programak abian jarri.
3. Herriak erabakiko du Zabor bilketa.
Atez Atekoaren benetako emaitzak eta kosto ekonomikoak zabalduko ditugu. Informatu ondoren, herritarrek izango dute zabor bilketa sistemari buruz iritzia azaltzeko aukera.
4. Ekipamenduetan sor daitezkeen beharrei erantzun ez ezik, kultur eta ekintza programazioa sustatu eragileen eskutik.
Antzuola herri bizia behar dugu, talde eta eragileen eskutik, horretarako baliabideak bideratuz. Herri Eskolaren beharrak behin-betiko konpondu.
5. Alokairuzko etxebizitzen beharra aztertu, gazteei aukerak eskaini.
Antzuolatar guztiek merezi dute bertan bizitza proiektua garatzeko aukera. Jaurlaritzarekin batera aztertu nahi ditugu beharrak eta irtenbideak. IBIaren errekargua ez da horretarako eraginkorra, beraz, kendu egingo dugu.
6. Bertan behera geratu den Antzuola-Bergara errepidea lehen bait lehen gauzatu.
Azpiegitura berme guztiekin amaitu behar da, Antzuolako paisaian egoki integratuz. Hala izan dadin Aldundiarekin elkarlanean arituko gara.
7. Ur zikinen garbiketa kontutan hartu.
Ur zikinen hodi biltzailea aspaldi egin zen, baina oraindik ere kolektoreak ibaira botatzen ditu zuzenean. Ingurumen ikuspegitik dugun arazorik larrienetarikoa dena konpontzeko esijituko diegu Aldundia eta Jaurlaritzari.
8. Narruaren ondarea eta herri nortasuna berreskuratu.
Antzuola historian zehar berezitu duten ezaugarriak nabarmendu nahi ditugu, ezagutzera emanez, eta ekimenen artean “Narruola” egitasmoak lehentasuna izango du.
9. Datozen urteetako herri-garapenaren nondik norakoa erabaki.
Datozen 20 urtetarako ditugun herri garapen beharren inguruan hausnarketa partekatua egitea proposatzen dugu, eta ondorioz, Plan Orokor berria. Herriko kaleak dira herritarron elkarbizitza topaleku, bai erdigunean baina baita auzoetan ere. Altzari, argi, lorategi, haur parke, garbiketa eta irisgarritasunak eguneroko jarraipena izango dute.
10. Elkarbizitza paketsua eta gizarte kohesioa.
Humanismoaren baloreetan oinarritu behar dugu elkarbizitza: alde batetik geure arteko zauriak sendatu eta bestetik, solidaritatea eta gizarte kohesio politikak indartu.