UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

BASAURI 2015

Legegintzaldi osoan Basauriko udalburu izan ondoren, erronka berriarekin duela lau urteko ilusioa bikoiztu egiten zait.

ANDONI BUSQUET

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

BASAURI EAJ-PNV 2015. EKINEZ EGINA. KONPROMESUAK

Unai Rementeria - Bizkaiko Ahaldun Nagusia

Hauteskunde kanpaina Basaurin

Hauteskunde mitina: Andoni Busquet, Unai Rementeria, Iñigo Urkullu eta Andoni Ortuzar

EAJ-PNV BASAURI


  • ANDONI BUSQUET

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

ANDONI BUSQUET

Andoni Busquet, Basauriko alkatea, Pedagogian lizentziatua da eta Heziketa Sozialean diplomatua. Esperientzia handia dauka elkarteen esparruan eta lan ibilbide luzea egin du arlo publiko zein pribatuan. Busquet izango da Basauriko EAJ-PNVk alkatetzara aurkeztuko duen hautagaia. Oraingo alkateak aitortu du alkatetzara aurkeztu zen lehen aldian ilusioz beteta bazegoen ere "une honetan ilusio hori bikoiztu egin da 2011 urteaz geroztik hainbat egitasmo eta jarduera estrategiko jarri ditugulako martxan,
eta oraindik kudeaketa lan eraginkor eta gardena behar dute eta errealitatez eraikitako politika, egitasmo horiek guztiak garatu ahal izateko".

Lau urte hauetan ere, udaletxea zabalik eskaini zaie herritarrei.Prozesu parte hartzaileen bidez, udalerriko elkarte eta taldeekin etengabeko harremanaren bidez, EAJ-PNVren udal taldeak, Andoni Busquet buru izan delarik, herritarren parte hartzea bultzatu izan du etengabe bere gobernuaren jardunean.

TALDEA

  • MARÍA NEREA RENTERIA LASANTA
  • ASIER IRAGORRI BASAGUREN
  • AITOR ALDAITURRIAGA JIMENEZ
  • NORA PEREDA ABURTO
  • TXOMIN CARRO LOPATEGI
  • IRAKUSNE BEASKOETXEA SAN MARTIN
  • MIREN IGONE BELOKI GOIRIA
  • BERTA MONTES BELTRAN
  • DAVID DÍEZ GARCÍA
  • EDUARDO MEABE MENDIA
  • ALEJANDRO CASTRESANA HIERRO
  • AGURTZANE CEBRECOS GOIKOETXEA
  • ENERIZ URRUTXURTU SAINZ
  • FERNANDO SANTAMARIA FOMBELLIDA
  • AURORA HERNANDEZ AMEZAGA
  • JUAN IGNACIO AZURMENDI ZARRABEITIA
  • CAROLINA BADIOLA TXABARRI
  • MARIA ANTONIETA BRAVO ALMEIDA
  • CARMELO BASABE APELLÁNIZ
  • GARAZI DE VEGA PERAITA
  • HIART ANDRÉS JORGANES
  • JUAN GARCÍA SÁNCHEZ

EGITASMOA

  1. Parte hartzeko bideak eskainiko ditugu basauriarrek  beren herriaren etorkizunaz erabaki dezaten.
  2. Langabeei lan munduan sartzeko laguntasuna emango diegu eta enpresa eta merkataritza egitasmoak sortzeko babesa emango dugu.     
  3. Gizartean egoerarik ahulenean dauden taldeei eman  beharreko arreta lehenetsiko dugu.
  4. Auzoegin egitasmoaren bidez auzoak modernizatzeko eta sarbideak hobetzeko  lanetan  inbertituko dugu.
  5. Babes ofizialeko etxebizitzak alokatzeko eta  erosteko Sarratun, Mikel Deuna auzoan eta Azbarrenen.
  6. Doako aparkaleku gehiago eta erosteko aparkalekuak  Mikel Deuna auzoan, Sarratun eta herrigunean.
  7. Lasaigune  eta oinezkoentzako bideen sarea  zabalduko dugu, Arratiako tranbiarena barne.
  8. Ariz-Uribarriko Gaztegunea, gune estalia Bizkotxalden eta Gizarte Zentroa Mikel Deuna auzoan.
  9. Euskararen erabilera normalizatua sustatzeko programak, ekimenak eta esparruak indartu eta areagotuko ditugu.
  10. Kudeaketa gardenarekin eta kode etikoarekin daukagun konpromisoa indartuko dugu.

El proyecto de EAJ-PNV para BASAURI

 JAITSI AGIRIA