BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Hautagai jeltzaleak 44 urte ditu eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin zeuden harremanak berreskuratzea du helburu, une honetan harremanik ez dagoelako
Aretxaga Telletxea oraingo legegintzaldian izan da Busturiako EAJ-PNVren zinegotzi. Jeltzaleen zerrenda-burua da orain eta alkatetza lortzea du helburu. 90. hamarkadan UBBko kide izan zen. Une honetan Gernika-Lumoko Maier kooperatiban egiten du lan instalazio teknikari eta ABB margotze roboten programatzaile gisa.
“Gure herriaren egoera goitik behera aldatu beharra dago, etengabeak direlako oraingo agintarien harrokeriak eta agintekeriak eragindako kexak. Herrian dauden beste arazoak dira garbitasunik eza, berde guneen egoera txarra, hainbat auzotan zaharkituta dauden argindar instalazioak, eta abar. Europar ekialdeko herrialde komunistek 80. hamarkadan bizi zuten egoeran gaude gu, hau da, Errumania, Albania...", azpimarratu du Aretxagak.
Busturiak bizi duen egoerari begira, Aitor Aretxagaren helburua da "BI-2235 errepidearen inguruko herrigunean bide segurtasun neurriak bultzatzea, eta sarbide errotonda eraikitzen segitzeko lanak egitea. Eta, zelan ez, Busturia eta eskualde osoa biziberritzea, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan. Horrekin guztiarekin batera, suspertze eta biziberritze plana garatzea (Gernikako Elkartegia, Muxikako Industrialdea).
Udaleko eguneroko errutinan ez geratzeko, Aitorrek denbora ateratzen du emaztea eta 8 eta 5 urteko alabekin egoteko eta Busturia inguruan ibiltzeko. Kirolzalea da, gazte denboran Busturia KT taldeko futbolaria eta Mundakako klubeko arraunlaria izan zen.