UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

Deba 2015

BIZITZEKO HERRI EROSO ETA ATSEGINGARRI IZATEKO ESPIRITUA BERRESKURATZEA DEBAN GAI GARELA, DENON ARTEAN, ZIHUR NAGO

Cristobal Del Corte

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

EAJ-PNV Deba


  • Cristobal Del Corte

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

Cristobal Del Corte

Deban jaioa. 54 urte

Deban jaio nintzen 1961ko azaroaren 23an eta debarra naizela esaten dut joaten naizen leku guztietan. Ezkonduta nago eta 19 eta 23 urteko bi alaben aita naiz.

Nautikan lizentziatua (Capitan de Marina Mercante) eta hainbat urtetan itsasoan eman ondoren, 1988tik Pasaiako Portuko Portu-Operazioen Arduraduna naiz.

Politikan sartu nintzen Pasaiako kanpoko kaiaren eraikitzearen eztabaida hasi zenetik eta lan-mahaietan parte hartu nuen bai profesional bezala, bai San Pedroko Uri Buru Batzarreko alderdikide bezala.

2011an Debako EAJ-PNVren udal hauteskundeetarako zerrendan sartu nintzen eta orduz geroztik zinegotzia naiz. Euskarako, kiroletako eta Landa Garapeneko batzordeetan parte hartzen dut, eta Itziarko mahaia deritzonean ere, hain zuzen ere, Tokiko Entitate Txikia sortzeko mahaian.

Asialdia kirola egiten pasatzen dut, batez ere, ehiza, txirrindularitza, mendia, igeriketa eta korrika. Sukaldean aritzea eta baratza ere gustuko ditut. 

TALDEA

  • Unai Lekube Aranberri
  • Iñigo Cambronero Alcorta
  • Miren Arantzazu Kortabitarte Berasaluze
  • Beatriz Resa Ziorraga
  • Iñaki Mandiola Arizmendiarrieta
  • Victor Manuel Garcia Garcia
  • Maite Del Corte Sanz
  • Maria Luisa Gainza Oñederra
  • Iñaki Telleria Echeverria
  • Maria Teresa Iruretagoiena Ibarguren
  • Francisco Javier Zalduegui Guisasola
  • Jose Maria Iparraguirre Peña
  • Julen Ansorregi Mugerza
  • Maria Isabel Indamendi Mendizabal

EGITASMOA

1. Gure kudeaketa debarrekin HARREMAN ZUZENA mantentzean oinarrituko da.

Udal kudeaketa herritarrei ahalik eta gehien hurreratzeko neurriak hartuko ditugu, gure lanaren ardatz nagusiak gardentasuna eta herritarren parte hartzea izango direlarik. Horretarako, hartu eman zuzenaz gain, ohiko komunikazio bideak erabili eta harreman hori bultzatzeko DebaOn izeneko app berri bat jarriko dugu martxan.

 

2. TURISMOA ETA GEOPARKEA: Debarentzat bi elementu Estratégico.

Debegesak Deba ibaiaren itsasadarra berregokitzeko plan estrategikoa bultzatzeko lan egingo dugu. Bailara mailan egindako planteamendu bat da, ibai gainetiko pasabide berri bat, Geoparkearen harrera zentroa, Hondarbeltzerainoko bidegorri bat eta belaontzientzako atrakaleku berri bat proiektatuz. Deban ezin diogu natura, aisialdi eta kirol turismoaren erreferente izateari uko egin.

 

3. DEBAN APARKATZEA, ameskeria? Aparkaleku berriak sustatuko ditugu.

Kiroldegi inguruan eraikitzeko asmoa dagoen aparkalekuaren, autofinantzaketaren eta inguruko zirkulazioan sortuko dituen eraginen benetako hausnarketa egin behar da. Errotazar inguruan aparkaleku gehiago lortzeko beharrezkoak diren gestioak egingo ditugu.

 

4. KIOSKOAREN INGURUNEA suspertzeko ideia lehiaketa bat antolatuko dugu.

Calbeton Zumardia Debako leku nabarmenetakoa da. Kioskoaren ingurua era egokiagoan erabili behar dela uste dugu, kultur eta kirol ekintzak bultzatuz. Azpiegitura erabilgarriago bat nahi dugu bertan, betiere, Zumardiarekin bat egingo duena.

 

5. HERRIAREN TXUKUNTASUNA bultzatuko dugu.

Kale eta aisialdi eremuen garbiketa hobetuko dugu. Udalak honetarako duen ordenantza bete, eta betearaziko dugu. Adierazpen askatasuna ezin da heziketa eta guztion ondarearen errespetuaren gainetik jarri.

 

6. EGUNEKO ZENTROAREN eta ZAHARETXEAREN berrikuntzari helduko diogu.

Gure aiton amonek beharrezko irisgarritasun irizpide eta arauak betetzen dituzten  instalazio erosoagoak behar dituzte. Bestalde, ez diogu uko egiten etorkizunean, Mutrikun, Zumaian edo Elgoibarren dauden bezalako zaharren egoitza bat Debarako

lortzeko egin beharreko kudeaketak egiteari.

 

7. Deba, HERRI EUSKALDUNA.

Udal eta kale esparruan euskara bultzatzeko beharrezkoak diren pausu guztiak emango ditugu. Udalbatzak onartutako plan estrategikoa burutuko dugu. Euskara ideia politiko guztien gainetik egon behar da, garapena eta normalizazioa beharrezkoak diren laguntzekin lortu behar dira, era naturalean.

 

8. Eusko Jaurlaritzarekin ETXEBIZITZA DOTAZIONALAK eraikitzeko dugun hitzarmena indarrean jarriko dugu.

Eusko Jaurlaritzarekin alokairuko 40 apartamentu eraikitzeko sinatu zen akordioa balorean jarriko dugu. Udaletxeak eskola zaharraren lurzorua emango lioke Jaurlaritzari, eta honek eraiki eta kudeatuko luke. Gazte eta behar bereziak dituzten pertsonei zuzendutako alokairu babestukoak izango dira.

 

9. ERAKUNDEEN PARTE HARTZEA lortuko dugu, beraien inbertsioak erakarriz.

Gainerako erakunde publikoak herriaren inbertsio eta azpiegitura beharrez jabetzea eta beraien inplikazioa lortzea funtsezkoa da Debarentzat. Gure inguruko herriek lortu badute, guk zergatik ez?

 

10. Udaletxea ADOSTASUNEZ ETA GARDENTASUNEZ kudeatuko dugu.

Gure kudeaketa hiru zutabe nagusitan oinarrituko da:

- Ekonomia suspertzea: industrialde eta merkataritzarako plan estrategiko bat landuko dugu.

- Deba turismorako berreskuratzeko herriaren irudia, altzaritegia eta azpiegiturak egokituko ditugu.

- Deba bizitzeko erosoa eta atsegingarria egitea.

El proyecto de EAJ-PNV para Deba

 JAITSI AGIRIA