UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

DERIO 2015

Derioztar guztien beharrak asetzeari ekingo dio, benetan kezkatzen dituen gauzetan jardungo dut: enplegua,ekonomia, kultura eta gizarte zerbitzuak

ESTHER APRAIZ

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

EAJ- PNV DERIO HAZI ARAZI

EAJ-PNV DERIO


  • ESTHER APRAIZ

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

ESTHER APRAIZ

Esther Apraizek goitik behera ezagutzen du udal politika. Gaur egun da Derioko udaleko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena eta Hezkuntza zinegotzia. Zuzenbide Ekonomiko-Juridikoan lizentziatua da eta 38 urterekin EAJ-PNVren alderdikideek aukeratu dute hurrengo hauteskundeetarako alkategai. Derioztar honek "ilusio osoz" ekin nahi die maiatzeko udal hauteskundeei, gaur egun Lander Aiarza jeltzaleak zuzentzen duen Udaleko buru izateko prest. Apraizek hurrengo agintaldira begira esan du "Aiarzak hasitako ildotik" segituko dutela, alkate izan den hiru legegintzalditan "gizarte ekintzan oinarritutako lan ildoa markatu duelako", esan du .

Azken urte hauetan, talde jeltzaleak hainbat neurri hartu ditu eta egitasmoak jarri ditu martxan herriari zerbitzu gehiago emateko. Horren adibide argia izan da Kultur Birika martxan jartzea, derioztarren topagune bilakatu baita kulturaren, elkarte sarearen eta izaera ezberdineko jarduera sozialen inguruan.

Etxebizitza publikoa bultzatzea, Aldekone Goikoa garatzea, baratze ludikoak egitea, Doneztebe martxan jartzea eta jantoki soziala egitea izan dira oraingo legegintzaldian gauzatu diren egitasmorik esanguratsuenak. Hori dena egin da zero zorpetzea lortuta. Apraizek hauteskundeei eta alkatetzari "ilusio handiarekin" begiratzen die, "ardura handia da" azpimarratu du .

Apraizek berak azaldu bezala, herriko kultur eta kirol azpiegitura osatuta "hurrengo legegintzaldirako geratzen zaigu hori mantentzea eta hobetzea". Eta hurrengo urteetan ere egingo da HAPNren garapena. Halaber, herritarren parte hartzearen aldeko apustu sendoa egiten du, herritarrengana hurbiltzeko tresna gisa "herrikideengana hurbiltzeko modu paregabea da" esan du. Derioztar guztien beharrak asetzeari ekingo dio, benetan kezkatzen dituen gauzetan jardungo dut: enplegua,ekonomia, kultura eta gizarte zerbitzuak" .

Esther Apraiz ezkondua da eta 8 urteko mutil baten eta 6 urteko neska baten ama da. Gogoko du bere familiarekin batera Derio herriaz gozatzea "Herri bizia da, dinamikoa, elkarte sare garrantzitsu eta parte hartzailea dugu" azpimarratu du.

TALDEA

  • IXONE URRUTIKOETXEA UKAR
  • NEKANE AIARZA ZALLO
  • ENDIKA CIENFUEGOS SALVADOR
  • IKER ITURRATE IBARRA
  • MAITE BOLUMBURU OLABARRIETA
  • BEGOÑA BILBAO GARCIA
  • EIDER LAGO AMARIKA
  • GORKA LEGORBURU CÉSPEDES
  • FÉLIX BARJOLA LANCHO
  • MAITANE FERNÁNDEZ AURREKOETXEA
  • JUAN MARI FUENTES SALAZAR
  • JOSÉ RAMÓN ELORRIAGA SANGRÓNIZ
  • IRUNE GONZÁLEZ ARTEAGOITIA
  • SANTIAGO BIDAURRAZAGA AURREKOETXEA
  • AINARA GORROTXATEGI ZALLO