BERRIA
2015/05/16
Bizkaia
2015/05/13
BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Bere gain hartuko du etengabeko berrikuntza eta hobekuntza prozesuetan murgilduta dagoen Udala zuzentzeko erronka, elorriar guztien bizitza kalitatea eta ongizatea bermatzeko
Joseba Mujikak bere gain hartuko du etengabeko berrikuntza eta hobekuntza prozesuetan murgilduta dagoen Udala zuzentzeko erronka, elorriar guztien bizitza kalitatea eta ongizatea bermatzeko.
Eta erronka horri esperientziatik ekingo dio, izan ere Elorrioko alkateorde izan da 2011tik, eta bere eskuetatik igaro dira udalerrian aurrera eraman diren proiektu estrategiko guztiak, alkate andrearen eskumako eskua izan delako.
Zuzenbidean lizentziatua eta Kudeaketa Publikoan eta Hirigintzan aditua, hautagaiak sinesmen osoa du herritarren partaidetzara zabalik dauden gobernantza publikoaren formula berrietan. Horren guztiaren adibide gisa ‘elorrion’ webgunea eta aplikazio mugikorra aipa daitezke. Bertan, elorriar guztiek hobekuntzarako euren iradokizunak uzteko aukera dute. Bere helburu nagusiak, herrian aberastasuna eta enplegua sortzeko oinarriak sendotzea, hiri ingurune atseginagoak eta iraunkorragoak sortzeko gai izatea eta behar gehien dutenekin solidarioagoak izatea dira. Beste erronka nagusietako bat garraio publikoa hobetzea da.
Bere partaidetza izan duten lan arrakastatsuen artean, Eskola Bidean egindako lana, estali bako igerilekuak, Ibarrako zubiaren lanen hasiera edo Esteibarlandako parke estaliaren proiektua aipa ditzakegu. Udal kudeaketaren arloan, Joseba Mujikak Kiroldegiaren kudeaketa berria martxan jartzea eta Elorrioko Kirol Planaren onespena koordinatu ditu Ana Otaduirekin batera.
Une honetan, Herritarren Arretarako Zerbitzua zuzentzen ari da. Egitasmo horren helburua, udal izapide guztiak leku bakarrean integratzea da, herri administrazioarekin izan beharreko harremanak errazteko. Zerbitzu hori martxoan hasiko da funtzionatzen
Gauza asko egin da, gogor egin delako lan, baina Joseba Mujikaren iritziz, oraindik bide luzea dago egiteko. Bere asmoa, tentsio politikoa nabarmen jaitsiko den Elorrio, Elorrio dinamikoa, kultura eta turismo jarduera handia izango duena, erdialdeko hiriguneak pixkanaka oinezkoengana bideratuko dituena, lortzea da, hirigintzaren aldetik kalitate gehiago eskainiz, eta egoera txarrenean dauden auzoak biziberrituz. Ekipamenduen aldetik hobeto hornituta egongo den, urtez-urte berriztatzen joango diren kirol ekipamenduak, batez be, eta, munduaren eta teknologia berrien (IKT-ak) aurrean eskuak zabalik izango dituen Elorrioren aldeko apustua egiten du. Azkenik, eta hori guztiz ezinbestekoa da, Elorrio, lanpostuak eta aberastasuna sortuko duten enpresa berriak ezartzeko erakargarria izango den udalerria izatea bilatuko du”.