UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

IBARRA 2015

Desberdintasunak alde batera utzi eta lanari ekiteko garaia heldu da, denen artean Ibarra hazi arazi behar dugu

Itziar Jauregi

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

EAJ-PNV IBARRA


  • Itziar Jauregi

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

Itziar Jauregi

Ibarran jaioa. 54 urte

Ibarran 1956ko azaroaren 31an jaio nintzen. Alarguna bi semerekin. Lehen Hezkuntzako irakaslea naiz.2004ean nere udalerrian ekin nion ibilaldi politikoari, oraingoa bigarren legealdia da. Aurreko legealdian Euskara, Hezkuntza eta Kultura batzordeez  arduratzen nintzen.

Bizitza osoa (36 urte) hezkuntza munduan murgildurik egon naiz. Hezkuntzak eman dit hain zuzen ere mota guztietako pertsonekin erlazionatzeko aukera, ezagutzak, bizipenak eta kezkak konpartitzeko zortea.

Nire beste zaletasun garrantzitsuenetako bat irakurtzea da; hezkuntza munduan ematen diren aurrera pausuak ezagutzea gustatzen zait, baita beste arloetako garapenak ere.

TALDEA

  • Juan Luis Cid Conde
  • Victoria Rodriguez Feloaga
  • Cristina Goya Amiama
  • Eleuterio Sanchez Garcia
  • Jose Agustin Arrieta Egiguren
  • Jose Ignacio Ayestaran Irurzun
  • Olga Gonzalez Iraeta
  • Jose Mª Roman Gil Gonzalez
  • Juan Carlos Jauregui Echave
  • Juan Mari Caballero Garcia
  • Aureliano Rojo Fernandez
  • Consuelo Romero Aya

EGITASMOA

  1. Atez atekoari buruzko galdeketa egitearen eta EDUKIONTZIEN      ALDEKO APUSTUA EGITEN DUGU. Sistema honen aurrean guk, edukiontzi bidezko sistemaren alde egiten      dugu, organikoa biltzeko 5. edukiontzia jarriko dugu. Sentsibilizazio eta      kontzientziazio kanpainak egingo ditugu partaidetza areagotzeko.      Birziklatzea bai, atez atekoa ez.

 

  1. Eusko Jaurlaritzak Ibarran ETXEBIZITZAK      ALOKAIRUAN sustatu ditzan lan egingo dugu. Ibarraren etorkizuna bermatu      nahi dugu Ibarran bizi nahi dutenentzako etxeak alokairuan eskainiz.      Etorkizunerako gure apustuetako bat da eta Eusko Jaurlaritza hauen      eraikuntzan sar dadin lan egingo dugu.

 

  1. Enpresa eta MERKATARITZA      EKIMEN BERRIEN ezarpena lagunduko dugu. Ibarraren etorkizuna      bermatzeko, enpresa eta merkataritza berriei herrian kalitatezko enplegua      eta aberastasuna sortzeko tramiteak erraztu eta arinduko dizkion udal      laguntzaile baten aldeko apustua egiten dugu.

 

  1. IBARRAKO MERKATARITZA INDARTZEKO, merkatari      eta ostalari guztiez osatutako lan mahaia sortuko dugu. Ibarrako merkataritzak      udalaren babesa jasotzen duela sentitu dezan nahi dugu, bertako      merkataritza dinamizatuko duten egitasmo eta ekintza berezien bidez eta      honek jarduera eta lanpostu berriak sortzea ekarriko du. Ibarra markako      produktuak bultzatu.

 

  1. Kale altzaritegi, kale eta parkeen GARBIKETA ETA      MANTENTZE LAN egokia lehenetsiko dugu. Kale altzaritegiaren      garbiketa eta mantentze lan egokiak kale eta dendak erakargarriago egiten      ditu. Herriko plaza, lorategi, haur parkeen eta Tolosatik Ibarrarako      sarrerako txoko eta ibai inguruaren egokitzapenean lan egingo dugu.

 

  1. Autobus geltokiek behar dituzten markesinak      jarriko ditugu bidaiarien aldeko ZERBITZU PUBLIKOAREN ALDE APUSTU EGINEZ. Garraio publikoaren alde      egingo dugu, geltokietan markesinak jarriz eta mugikortasun arazoak      dituztenen irisgarritasuna hobetzeko bestelako ekintzak eginez.

 

  1. Argiteriaren eta Izaskungo bideen eta kanalizazioen      HOBEKUNTZARI helduko diogu. Izaskun auzoak Ibarrako      gainerako bizilagunek bezalako errepide azpiegitura, argiteria eta      kanalizazio maila behar duela uste dugu.

 

  1. Bai Izaskun bai Ibai inguruan AISIALDIRAKO      GUNEAK martxan jartzea aztertuko dugu. Izaskun      gune oso bisitatua da eta bertan gozatzeko guneen beharra du. Honek      Izaskungo ostalaritzari bizi gehiago emango lioke. Ibai ingurua      egokitzearen alde egiten dugu erdigunearen arnasgune eta aztialdirako      guneak sortuz.

 

  1. Ibartar langabetuen UDAL      LANETARAKO lan AUKERA      BERDINTASUNA bultzatuko dugu. Ibartar langabetuez      osatutako udalak sortzen dituen aldi baterako garbiketa eta mantentze      lanetarako zerrenda edo lan poltsak osatzea eta hauek, berdintasunez,      txandaka eta zuzentasunez kudeatuak izan daitezen bultzatuko dugu.      Lanbiderekin lan egingo dugu Ibarrako langabetuak kontratatuak izan daitezen.

 

  1. Pertsona helduei zuzenduriko TELELAGUNTZA eta TELEMONITORIZAZIO      programak bultzatuko ditugu. Norberaren ingurua elkarbizitzarako gunerik egokiena dela uste dugu.      Horretara bideratuko ditugu, telelaguntza eta telemonitorizazio programak,      bakarrik edo landaguneetan bizi diren pertsonenganako arreta lehenetsiko      dugu.

El proyecto de EAJ-PNV para IBARRA

 JAITSI AGIRIA