UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

LASARTE-ORIA 2015

PERTSONENTZAKO LASARTE-ORIA NAHI DUT, ELKARBIZITZA ETA GIZARTE KOHESIOAN EREDU, HERRITARRONTZAKO ENPLEGUA ETA ABERASTASUNA SORTZEKO GAI

Estitxu Alkorta

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

EAJ-PNV LASARTE-ORIA


  • Estitxu Alkorta

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

Estitxu Alkorta

Lasarten jaioa. 50 urte

Estitxu Alkorta Barragan 1974ko maiatzaren 8an jaio zen Lasarte-Orian. Materialen Ingenieritza ikasi zuen, baina Kudeaketa eta Antolakuntzan espezializatu zen eta formazioa jaso zuen enpresen Kalitate Kudeaketan eta lan-arriskuen prebentzioan. Ezkongabea da eta 11 eta 15 urteko bi seme-alaba ditu.

2003tik dago politikagintzan. Orduan, EAJ-PNVren zinegotzi izan zen Lasarte-Oriako Udalan, eta azkeneko legealdian alkategai izan zen. 2007tik 2011 arte Foru Aldundiaren Euskara departamentuaren zuzendaria izan zen. 2011tik Lasarte-Oriako Udaleko Ogasun eta Ondare zinegotzia da, eta San Marko Mankomunitatearen kide da.

Bere ustez, ezin da politika egin herritarrei bizkar emanda eta ezinbestekoa uste du herritarrekin komunikatzeko bide berriak ireki behar direla, izan ere, herritarren konfiantza gobernukide baten arrakastaren oinarria da.

Kirola gustuko du, baita lagunekin egotea ere, eta ahal duenean, Euskal Herriko mendi esanguratsuenetara joaten da. 

TALDEA

  • Jon Antxordoki Recondo
  • Boris Nogales Benito
  • Mª Jesus Iraola Iraola
  • Inmacualda San Sebastian Lopez
  • Goizalde Pildain Narbarte
  • Oscar Sevilla Rendos
  • Aizpea Garcia de Andoin Egurza
  • Elisabet Iradi Arteaga
  • Santos Aranzacistroqui Irizar
  • Lourdes Yarza Etxenike
  • Juan Mari Alkorta Etxeberria
  • Peilo Ormazabal Mendiguren
  • Araceli Diaz de Alda Garcia de Acilu
  • Juan Mari Iradi Erauskin
  • Calixto Maritxalar Iraola
  • Mª Concepcion Alonso Garay
  • Luis Mª Ansa Goenaga
  • Manuel Arroyo Belio
  • Mª Soledad Tejeria Amunarriz

EGITASMOA

 

  1. Enpresa EZARPEN BERRIAK erakarriko ditugu Rekalde      eta Michelin industrialdeetara. Tanatorio atzealdean industrialde berria      zabaldu eta garatu ahal izateko, Arau Subsidiarioen aldaketa bideratuko      dugu. Industrialde honetara enpresa berriak erakartzeko asmoz. Era      honetara bertan 200 lanpostu zuzenak eta beste horrenbeste zeharkako sortu      ahal izango dira.

 

  1. BURUNTZALDEKO ESKUALDE GARAPEN AGENTZIA sortuko dugu. Eskualdearen      ekonomia berrindartzea xede izando duen erakunde publikoa sortuko dugu.      Garapen Agentziak prestakuntza bultzatuko du, ekintzaile eta enpresa      sortzaileei laguntza emango die, enpresen arteko lankidetza bultzatuko du      eta industria eta enpresa ezarpen berriak sustatuko ditu, eta ingurumen      hobekuntzak bideratuko.

 

  1. ORIA IBAIAREN IBAI-ERTZEKO PARKEA bultzatuko dugu. Oria      ibaiaren ibai-ertza parke moduan Lasarte-Oriarentzat irabaziko dugu.      Kolektore berriak ibaiaren garbiketa eta ekosistemaren errekuperazioa      ahalbideratuko du. Oriaren urbazterrak paseorako eta aisialdirako      prestatuko ditugu, aisi eta ur-kiroletako guneekin. Oria auzoaren      ibai-ertzean igerileku irekiak egiteko aukera aztertuko dugu.

 

  1. MICHELINEN KIROLDEGI BERRIA egitea eragingo dugu.      Michelinen kiroldegi berria eraikitzea bultzatuko dugu, urbanismo operazio      baten barruan. Azpiegitura berria egiteko kiroldegi zaharraren inguruko      orubeak salduko dira.

 

  1. ATLETISMO PISTAK DITUEN bigarren FUTBOL ZELAIA eraikiko dugu ATSOBAKARREN. Udalaren soberakinen zati      bat Atsobakarren, URBIL ondoan, atletismo pista izango duen futbol zelaia      eraikitzera zuzenduko dugu. Azpiegitura baimentzeko akordioa itxiko dugu      Usurbilgo udalarekin.

 

  1. 9 milioi euro bideratuko ditugu ZABALETAN ALOKAIRUKO BABES OFIZIALEKO      ETXEBIZITZAK eraikitzeko. Zabaletan alokairuko Babes Ofi zialeko Etxebizitzak      eraikitzea ahalbideratuko dugu. Alokairuko etxebizitza hauek fi      nantzatzeko salgai jarriko ditugu udalak Okendo eremuan eraikin      baimenengatik jaso behar dituen 30 etxebizitza eta beste horrenbeste      garaje eta lokalak.

 

  1. KOTXERAK-EKO EREMUAN ETXEBIZITZEN ERAIKUNTZA hastea bideratuko dugu.      Kotxerak ingurua zatika garatu ahal izateko planeamendua abian jarriko      dugu. Bost eraikinek osatuko dute auzune berria eta horietako bakoitzak      100 etxebizitza libre eta babes ofi zialeko beste 80 hartuko ditu.      Etxadien eraikuntza hastea bideratuko dugu.

 

  1. ELKARBIZITZARAKO POLITIKAK sustatuko ditugu, etxetik      hasita. Bake eta bizikidetzarako kultura berrian sakonduko dugu, gure      iraganari zuzendutako begirada eta etorkizuneko elkarbizitza helburu,      orainaren ikuspegia izango du, oinarrian. Lasarte-Oriako gizarte kohesioa      garatuko dugu. Herriko bi ikastetxe publikotan gertatzen diren      matrikulazio desberdintasunei irtenbidea emango diegu.

 

  1. EUSKARAREKIN KONPROMETITUAK. Euskararekin konprometituak      gara, guztion ondare den euskararen ezagutza eta erabilera sustatzen      jarraituko dugu, elebitasuna Lasarte-Orian bultzatuz, gisa horretan. Lau      legealdietan euskararen udal batzordearen buru izan gara. Asko aurreratu      dugu baina gehiago da egitekoa, horretara zuzenduko gara.

 

  1. KUDEAKETA ERAGINKORRAGOA helburu KALITATERAKO      DEPARTAMENTUA eratuko dugu. Herritarren beharrei egoki erantzuteko, ezinbestekoa      gertatzen da udal kudeaketa hobetzea eta horretarako antolakuntza hobetu      behar da. Administrazioaren Kalitaterako Departamentua eratuko dugu eta      etengabeko hobekuntza sustatuko dugu oinarrizko eta informazio eta      komunikazio azpiegitura eta sistemetan inbertsioak eginez.

 

 

El proyecto de EAJ-PNV para LASARTE-ORIA

 JAITSI AGIRIA

@@EAJLasarteOria

TAMBIÉN EN