BERRIA
2015/05/19
BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Lekeition 1968ko irailean jaioa, Koldo Goitia itsasertzeko gune arrantzaleen garapenerako teknikaria da HAZIn, Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoan. Deustuko Unibertsitatean Enpresa eta Jarduera Turistikoko Teknikari bezala prestatua, lehen sektorearekin eta tokiko garapenarekin erlazionatutako proiektuekin zuzenean loturik egon da betidanik. 1994. urtean Arratia-Nerbioi eskualdean turismo eta landa garapeneko teknikari moduan ekin zion bere ibilbide profesionalari. Berton landa eremuaren eta nekazaritza jardueraren dibertsifikaziorako hainbat proiektu bultzatu zituen, baita eskualdeko nekazal herrietako biztanleen bizi kalitatea hobetzeko eta gaztedia arloko planak bultzatu ere, beste hainbat gauzen artean.
2007tik, ostera, euskal kostaldean ari da lanean, etxean, gune arrantzaleen garapenaz arduratzen delarik batik bat. Hau da, herri arrantzaleei zuzendutako laguntzak gestionatzeaz eta Euskadiko gune arrantzaleen garapenerako estrategia ezberdinak planifikatzeaz arduratzen da, beste gauza askoren artean.
Lortutako esperientziak politikan sartzea pentsarazi zion, Lekeitiorentzat eta lekittarrentzat buru-belarri lanean jarduteko. Lekeitiorekiko daukan maitasunak “nire lanpostuan ikasitakoak nire herrian zer hobetu zitekeen erakutsi dit”.
Gaur, 46 urterekin eta legegintzaldi oso batetan zehar Udaletxeko zirrikitu guztiak eta udal gestioa zer den ezagutu ostean, mendiko bizikletara afizionaturik eta bestelako herritar gehientsuenak moduan hipotekaturik dagoen lekittar honek alkate izateko asmoa dauka, herritar guztion laguntzarekin, bere herriko bizitza ekonomikoa eta soziala pizteko helburuarekin.
1. Ekonomia berpiztuko dugu; itsasoari lotutako jarduerak, turismoa eta merkataritza bultzatuz.
Udalak, enplegua eta herrian diru-sarrerak sortzeko, proaktibo eta lidergo papera izan behar du. Gure esku ditugun tresna guztiak eta kooperazioaren bitartez geldialdi honetatik ateratzeko apustuak egin bihar ditugu. Itsasoak ematen digun aukerak, itsas kulturan oinarritutako turismoa, merkataritza bultzatu, ….
2. Gizarte babeserako eta egoera txarrenean daudenentzako tresnak hobetuko ditugu.
Ez dugu inor albo batera utziko. Gizarte zerbitzuak lehentasuna daukate. Gaur egungo zerbitzua egoera berrira egokitu behar dugu, etxez etxeko zerbitzua barne. Udal instalakuntzak ere berrantolatu behar dira, erabiltzaileen konfidentzialtasuna bermatzeko.
3. Hezkuntza ekipamenduak hobetzeko urtero inbertsio plan bat garatu eta gauzatuko ditugu
Eskola publikoan eta haurreskolan inbertitu beharra dago eta guk, datorren lau urteetarako, hobekuntzak egiteko inbertsio plan bat garatu eta gauzatzeko konpromisoa hartzen dugu. Ikastolak eta Musika Eskolak gure laguntza eta babesa izango dituzte baita.
4. Kirol ekipamenduak eta zerbitzuak hobetu eta instalazioak batzeko proiektua landuko dugu.
Kirol ekipamenduen egoera hobetu egin behar dugu. Eguneratzeko inbertsioak derrigorrezkoa dira: Polikiroldegia, isuntza, kanpo futbola, igerilekua, etab. Aurrera begira, etorkizunera, instalazio guztiak batzen duen proiektua landu nahi dugu.
5. San Andres eta San Juan auzoak berrituko ditugu.
Berriztatu beharrezko auzo bi.
6. Gazteentzako alokairuzko etxebizitzak eta gazteentzako alokairurako diru-laguntzak martxan ipiniko ditugu.
Eusko Jaurlaritzarekin, Babes Ofizialeko etxeak eraikitzeko sinatutako hitzarmena berreskuratu. Alokairurako zuzenduta ahal den gehienak. Baita, 18-35 urte bitarteko gazteei zuzendutako etxebizitzen alokairurako diru-laguntzak.
7. Garraio publikoa: Bilbo 60 minutu baino gutxiagora.
Helburua Bilbo 60 minutu baino lehenago garraio publikoan.
8. Lekittarentzako aparkalekuak ziurtatu uda sasoian.
Ordutegi eta gune zehatz batzuetan, uda sasoian lekittarrentzako aparkalekuak ziurtatu.
Puesta en marcha de un sistema que garantice el aparcamiento para residentes en horario y zonas determinadas.
9. Lekeitioko bide berdea: Santa Katalinako pasealekua, saihesbidearekin eta bide gorriarekin lotuko dugu.
Santa Katalinako pasealeku berria bultzatu eta berau, Gernikarako antzinako bidea oinezkoentzat egokituz, saihesbidearekin eta bide gorriarekin lotu.
10. Udal zerbitzuen antolamendua hobetu eta “Lekeitio zeure erara” ekimena bultzatuko dugu
Udal eta herritarren arteko harremana bultzatu, erraztu eta arindu. Udala herritarrei moldatu. Benetako parte hartzea bultzatu “ Lekitto zeure erara” ekimenarekin