UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

MUTRIKU 2015

DENONTZAKO MUTRIKU, ETORKIZUNA DUENA ETA MUTRIKUARRENGAN ILUSIOA BERPIZTUKO DUTEN PROIEKTUEKIN

Jose Angel Lizardi

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

EAJ-PNV MUTRIKU


  • Jose Angel Lizardi

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

Jose Angel Lizardi

Mutrikun jaioa. 54 urte

Jose Angel Lizardi Agirregomezkorta naiz eta 53 urte ditut. 1961eko martxoak

1ean jaio nintzen Mutrikun eta, harrezkero, bizi ere bai. Ezkondua eta 25 eta 22

urteko bi semeren aita. Lanbide heziketako ikasketak egin nituen. Abadinon (Bizkaia)kokaturiko enpresa batean lan egiten dut.

 

1983ko udal hauteskundeetan, alderdiaren zerrendan aurkeztuta zinegotzi

hautatu nindutenean izan nuen lehen harremana udal politikarekin. Orain hiru urte eta erdi, urte batzuk tarteko, beraz, alderdiaren udal hauteskundeetarako zerrendan aurkeztu nintzen berriro, orduan ere zinegotzi aukeratu nindutelarik.

 

Gaztetandik izan dut euskararenganako nahiz kulturarenganako zaletasuna.

Ongizate arloko gai sozialak ere betidanik arduraz bizi izan ditut.

Semeak ikasten jardun izan duten ikastola zein institutuan guraso elkarteetako

partaide izana naiz. Era berean, Mutrikuko parrokiako gazte mugimendu ezberdinetan ere aritu izan naiz hainbat urtez.

Nire zaletasun nagusienak literatura, musika, historia eta idaztea dira.

Lagun-arteko harremanak oso atsegin ditut.

TALDEA

  • Nekane Illarramendi Andonegi
  • Josebe Astigarraga Lete
  • Miren Lore Illarramendi Beristain
  • Ion Gambra Ibarzabal
  • Elena Cebrian Larrañaga
  • Xabier Eizaguirre Aizpurua
  • Iosu Pagoaga Egaña
  • Esther Urrezti Pazos
  • Felix Azpiazu Ulazia
  • Aitor Agirretxea Barruetabeña
  • Juan Miguel Lizardi Lekube
  • Miren Estibaliz Beristain Rementeria
  • Lourdes Arrasate Olazabal
  • Gaizka Egurbide Lekube
  • Xabier Basterretxea Burgaña

EGITASMOA

  1. KALE ETA INGURU garbiagoak denontzat. Herri      garbia nahi dugu, bertakoei eta kanpotik datozenei irudi hobeagoa      eskainiko diena. Horretarako, kale garbiketa hobetuko dugu, berdeguneei      eta lorazaintzari beharrezko garantiza emanez eta hiri altzariak egoera      onean mantendu. Kale garbiketa ordenantza onartuko dugu.

 

  1. Gune ezberdinetan APARKALEKU BERRIAK sortu. Erdigunetik autoak      atera behar ditugu oinezkoari lehentasuna emanez, segurtasuna handitu eta      herri atseginagoa bihurtzeko. Horretarako beharrezkoa da gune ezberdinetan      aparkaleku berriak sortzea, batez ere herriaren goialdean.

 

  1. Kale eta eraikin publikoen IRISGARRITASUNA HOBETU. Herriko kale eta eraikin      publikoetan irisgarritasuna hobetzeko neurriak eramango ditugu aurrera,      esaterako Kultur etxerako sarrera hobetuz eta kaleetako oztopo eta      espaloiak konponduko ditugu. Herri barnean mugitzeko igogailu berrien      proiektuak egitea ere beharrezkoa da.

 

  1. Kultur baliabideak berrantolatu eta KULTUR      ESKAINTZA sendotu. Kultur arloan ditugun lokal eta baliabideen berrantolaketa      beharrezkoa da eraginkortasuna hobetzeko. Horrez gain, kultur agendari      bultzada eman eta eskaintza zabalduko dugu. Herriko argazki, bideo eta      audio artxibo digitala ere jarriko dugu martxan.

 

  1. KIROL TALDEEI babesa bertako kirolak      lehenetsiz. Herri kirolak, zesta puntak eta arraunak udalaren arreta eta      babesa behar dute, haurren artean zabaldu eta luzaroan iraun dezaten.      Arrauna eta ur kirolentzako lokal berri baten azterketa egin nahi dugu.      Bestetik, udal kiroldegiaren kudeaketa ez zuzena proposatzen dugu.

 

  1. GIZARTE ZERBITZU EGOKIAK bermatuz eta behar gehien      dituztenak alde batera utzi gabe. Mikel Deuna egoitzaren behealdean      Eguneko zentroa bultzatuko dugu. Etorkinen harretan eta bertakotzean ere      lan handia dago egiteko eta herrian dauden ongizate alorreko elkarteekin      harremanak sendotuko ditugu. Hirugarren mundurako laguntza politika ere      indartuko dugu.

 

  1. TURISMOARI merezi duen garrantzia      emanez. Udalaren eta sektorearen arteko elkarlana bultzatzeko batzorde      iraunkorra sortuko dugu. Mutrikuko turismo eskaintzak dituen gabezien mapa      egin (jatetxeak, ostatuak, bisita gidatuak, ur kirolak…) eta Egon      daitezkeen ekimenak babestu. Herriko museo edo interpretazio zentroaren      proiektua garatu.

 

  1. DIKE ETA HONDARTZA berriaren ingurua bukatu      behar da. Dike eta hondartza berriaren inguruak errematatzea beharrezkoa      da. Dikea luzatzeko obrei buruz hartzen diren erabakiak alde batera      utzita, eginda dagoena bukatzea lehentasuna da, segurtasun, itxura eta      funtzionalitate arrazoiengatik. Aurreikusitako kantina eta zerbitzuak      eraiki behar dira.

 

  1. Kalitatezko LANPOSTUAK SORTZEKO enpresekin elkarlana.      Herriko enpresekin harremanak sendotzea beharrezkoa da, beraien beharrak      eta arazoak ezagutu eta elkarrekin etorkizunerako proposamenak lantzeko.      Inguruko enpresek behar dituzten profil profesionalen azterketa egin eta      beharrezkoa balitz hezkuntza eskaintzan aldaketak proposatu.

 

  1. ZERBITZU PUBLIKOAK era egokian emanez. Herriko      kale argiztapenenean energia efi zientzia neurriak ezarriko ditugu eta      hilerrian hildakoen errautsak edukitzeko gunea prestatu. Horrez gain,      herritarrek erabakitako zaborrak jasotzeko sistema berria ezarriko dugu      eta birziklapena bultzatzeko sentsibilizazio kanpaina abian jarri.

 

 

El proyecto de EAJ-PNV para MUTRIKU

 JAITSI AGIRIA