UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

ORDIZIA 2015

ESFORTZUA, KONPROMISOA, LANA ETA ELKARRIZKETA. HAUEK IZANGO DIRA GURE JARRERAK

Jose Miguel Santamaria

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

EAJ-PNV ORDIZIA


  • Jose Miguel Santamaria

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

Jose Miguel Santamaria

Ordizian jaioa. 54 urte

Jose Miguel Santamaria Ezeiza 1972ko urriaren 29an jaio zen Ordizian. Merkataritza Kudeaketarako Teknikaria da. Ezkonduta dago eta 7 eta 5 urteko bi seme-alaba ditu.

Bere konpromiso publiko eta politikoa 2003an hasi zen. Orduan zinegotzi aukeratua izan zen, eta 2007an alkate izatera pasa zen 2011arte. Egun EAJ-PNVren bozeramailea da. Gaztetatik herriko hainbat elkartetan lan egin du, besteak beste, Katekesian monitore, Elizbarrutiko Misiolaritza, Gesto por la paz, Errefuxiatuen harrera…

Zinegotzia izateaz gain, herriko hainbat batzordetan parte hartzen du. Ekonomiaren garapenaren gaineko gaiek arduratzen dute, batez ere, merkataritza, turismoa eta Ordiziako Azoka.

Bere zaletasunen artean, irakurketa, familiarekin paseatzea, eta herrian pintxo bat eta ardo edo garagardo bat hartzea lagunekin. Historia, tertuliak eta telebistako serieak atsegin ditu, bereziki, komediak. 

TALDEA

  • Maria Angelica Moreno Heras
  • Arantxa Fernandez Alvaredo
  • Bittor Bolinaga Alzelai
  • Jose Ignacio Iturrioz Gotor
  • Joseba Aramburu Ganzarain
  • Arantxa Garin Garmendia
  • Mikel Iturrioz Sanchez
  • Judith Otegi Lopez De Murillas
  • Miren Iturrioz Insausti
  • Inmaculada Goiburu Esnaola
  • Juan VIcente Erauskin Garmendia
  • Maria Dolores Imaz Masquiaran
  • Miren Karmele Ormazabal Lopez
  • Jon Txurruka Etxezarreta
  • Maria Teresa Iraeta Yañez

EGITASMOA

1. Hauek izango dira gure jarrerak. Egiten dakiguna da, ESKAINTZEN DUGUNA DA.

Hauek izango dira gure jarrerak. Egiten dakiguna da, eskeintzen duguna da. Herritarrek zatiketez nazkatuta daude, gaude. Jar gaitezen, guztiak, elkarrekin arraunean. Diferentziak alde batera utziz, batzen gaituena lehenetsiz. Ordizia lehenetsiz.

 

2. HERRI-KONTSULTA, zaborra biltzeko sistema erabakitzeko.

Adierazpen askatasunaz baliatuz, ordiziarren duintasuna berreskuratzea bideratuko dugu eta gure aukera egingo dugu. Aldez aurretik, informazioa emango dugu, sistema baten edo bestearen onura eta eragozpenen EGIA OSOA emateko. Gatazka sortzen dituzten proiektuak kontsulta baten bidez erabakiko dira.

 

3. JARDUERA EKONOMIKOA.

Enplegu eta ekonomiari emango diogu lehentasun nagusiena. Enpresa-jarduera,  merkataritza, azoka eta kalitatezko turismoa sustatuko dugu, gizarte justuagoa eta kohesionatuagoaren oinarri gisa. Ordiziak, merkataritza eta zerbitzu herri gisa duen izpiritua berreskura dezan bultzatuko dugu.

 

4. MUGIKORTASUNA ETA APARKALEKUAK.

Ordiziak duen merkataritza eta zerbitzu jarduera kontuan hartuko duen mugikortasun jasangarria sustatuko dugu. Herritarrei galdetuko diegu trafiko aldaketen gainean eta aukera guztiak aztertuko ditugu, aparkalekuen gabezia konpondu ahal izateko.

 

5. INBERTSIO PUBLIKOA.

Proiektu estrategikoei eman bultzada. Legealdiko lehentasunak Kudeaketa Plan batean adostu eta jarriko ditugu, geldirik eta blokeatuta dauden proiektu nagusienei abiada berria emateko.

 

6. GIZARTE JUSTIZIA.

Inor ez utzi bazterrean. Gizarte Ongizate departamentua eta dituen baliabideak,  doitasunez blindatuko ditugu, ematen dituen zerbitzuak bermatzeko, eta baita ahulenak diren pertsona eta taldeen arreta soziala bermatzeko.

 

7. BIZI-KALITATEA

Herritarren beharrei erantzun azkarra eta berehalakoa. Herriko instalazio, azpiegitura eta

zerbitzuak hobetzeko plana onartu, beti ere, etengabe hobekuntza irizpideekin.

 

8. GARDENTASUNean eta informazioan oinarritutako udal kudeaketaren alde gaude.

Udala gobernatu eta zuzentzeko bestelako eredua, benetako parte-hartzearen aldeko  apustua eginez, gobernu onaren eta etikaren printzipioei jarraituz, zorrotz eta gardenki. Tokiko politikaren kalitate instituzionalerako konpromiso, jokabide eta gobernu onerako kodearen atxikitzea bultzatuko dugu.

 

9. HERRI-PARTAIDETZA. Ez inposizioari, bai adostasunari.

Alderdi politiko, erakunde eta agente ekonomiko eta sozialen arteko lankidetzatik abiatuta gobernatu. Benetako parte hartzearen aldeko apustu eginez. Partaidetza Araua bultzatu eta garatuko dugu.

 

10. ASOZIAZIONISMOA ETA BOLUNTARIOTZA. Herri bizi eta dinamikoa izaten jarraitu behar du Ordiziak.

Talde, elkarte, erakunde eta herri-agenteei lagundu eta bultzatu, boluntarioen erreleboa eta Ordiziako elkarte-sarearen aberastasuna bermatzeko.

El proyecto de EAJ-PNV para ORDIZIA

 JAITSI AGIRIA

@@eaj_pnv_ordizia

TAMBIÉN EN