UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2015

PASAIA 2015

BESTELAKO PASAIA ERAIKIKO DUGU, GUZTIONA, ETORKIZUNA ETA ENPLEGUA DUENA. PROPOSAMEN ZEHATZEKIN ETA PROIEKTU BERRIEKIN PASAIA HAZI ARAZIKO DUGU ETA PASAITARRENGAN ILUSIOA PIZTU

Nahikari Otermin

EAJ-PNV-ren alkategaia

INFORMAZIO GEHIAGO

EAJ-PNV PASAIA


  • Nahikari Otermin

    BERE IBILBIDEA

  • TALDEA

    Zerrenda

  • EGITASMOA

    Por EAJ-PNV

Nahikari Otermin

Pasaian jaioa. 54 urte

Nahikari Otermin Soroa 1981eko azaroaren 21ean jaio zen Pasaian. Sistemen Informatikako Ingeniari Teknikoa da eta, proiektuaren faltan Informatika Ingeniaritza Gradua eskuratzeko, Softwareko Ingenieritzan espezializatua da. Musika irakasle tituluduna ere bada, akordeoian espezializatua, eta urtetan eskolak eman ditu herriko musika eskolan. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu.

Ibilbide politikoa 2011n hasi zuen Pasaiako alkategai bezala eta, alderdiaren bozeramaile udalean. Gaztetik herriko ekimenetan parte hartu izan du eta duela 20 urte Trintxerpeko Illunbe akordeoi orkestrako kide da. Orkestrarekin Pasaiako izena Europara erman du eta hainbat lehiaketa irabazten lagundu du.

Udal taldearen bozeramaile izateaz gain, Pasaiako Portu Agintaritzako administrazio kontseiluaren kide da.

Zaletasunen artean, Illunbe akordeoi oskestrarekin jotzea – astero ensaiatzen du –, serieak – batzuk filmen onenen mailakoak dira – eta, bereziki, familia eta lagunekin egotea daude. 

TALDEA

  • Sergio Ekiza Ipiña
  • Miriam Cano Puy
  • Aitor Iturbe Otaegi
  • Erik Rios Salazar
  • Miren Arantxa Larrea Insausti
  • Juan Carlos Martin Rudi
  • Maialen Arrieta Arrieta
  • Silvia Rodriguez Piñeiro
  • Urko Bidegain Folgado
  • Isabel Arrillaga Isasa
  • Jon Samaniego Arrieta
  • Ana Isabel Riobo Freire
  • Eduardo Jose Egaña Puy
  • Eluxka Omil Garbizu
  • Jose Juan Zubillaga Gutierrez
  • Jose Manuel Anso Martinez
  • Fernando Trincado Camino
  • Carlos Angel Garate Ugia
  • Begoña Lopetegui Agirre

EGITASMOA

  1. EKONOMIA INDARTU, enplegua      sustatu eta tokiko merkaritzaritza bultzatuko ditugu. Merkataritza sustatuko dugu      tokiko saltzaile, ostalari eta Laurak bat elkartearekin elkarlanean eximen      ezberdinak aurrera eramanez. Ekonomia suspertuko dugu enpresen sorrera eta      saltoki berrien irekiera sustatuz. Berrikuntza, ekintzailetza eta enpresen      lehiakortasuna bultzatuko ditugu.

 

  1. KALE GARBIKETA HOBETUKO DUGU Pasaia bizigarri      egiteko. Kale garbiketa eta mantenua hobetuko ditugu (kartelak, pintadak,      pankartak…). Espazio publikoetan kartelik ez jartzeko, horretara      bideratutako eremuak sortuko ditugu. Gure kaleak garbi mantentzeko      hezkuntzari eta kontzientziazioari garantiza emango diogu.

 

  1. Herritar ororen IRISGARRITARRITASUNA      BERMATUKO DUGU. Hiriko eremu ezberdinetara sarbidea erraztu eta bermatuko dugu      (etxebizitzak, parkeak, zerbitzu publikoak…). Horretarako, espaloiak      jaitsi, zebrabideak igo eta igogailuak jarriko ditugu Eskalerillas      bezalako eremuetan irisgarritasuna hobetzeko. Oinezkoentzako espazio eta      ibilbideak sortuko ditugu.

 

  1. ATEZ ATEKOARI EZEZKO BOROBILA 5. edukiontzia      Pasaia osorako. Herri kontsulta deituko dugu pasaitarrek erabaki dezaten zein sistema      nahi duten. Guk 5. edukiontziaren aldeko apustu irmoa egiten dugu, atez      atekoaren inposaketak eragindako gainkostu eta zuloari amaiera emateko.

 

  1. Elkarrizketa, elkarbizitza eta gainerako ERAKUNDEEKIN      ELKARLANA. Herritarren iritzia kontutan izango dugu eta elkarbizitzaren eta      erakundeen arteko elkarlanaren aldeko apustua egiten dugu (Portua,      Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) Pasaia biziberritzeko eta proiektu berriak      garatzeko, elkarrizketa oinarri hartuta eta etengabeko konfrontazioa albo      batera utzita.

 

  1. Gizarte kohesioa sustatuko dugu. Helburua: PASAIA      SOLIDARIOAGOA lortzea. Leihatila bakarra sustatuko dugu udaleko gizarte zerbitzuak izan      daitezen eskuragarri dauden gizarte baliabide orokorretarako sarbidea.      Etxeko laguntza zerbitzuak areagotuko ditugu eta prebentzio komunitarioko      udal zerbitzua sortuko dugu.

 

  1. ALOKAIRUAREN ALDEKO APUSTU IRMOA egiten dugu.      Gure auzoko hirigintza hobetuko dugu. Lokalak etxebizitza      bihurtzea ahalbidetuko dugu eta udalean etxebizitza saila sortuko dugu      etxebizitza hutsak alokairu merkatura ateratzeko. Hiri eremu degradatuak      biziberrituko ditugu, berdeguneak sortuz eta hiriaren erdigunea birgaituz.

 

  1. Haurren jolaslekuak estali eta gazte eta      helduentzako AISI-GUNE BERRIAK SORTUKO DITUGU. Jolastokiak hobetu eta      zenbait estaliko ditugu eguraldi txarra egiten duenean haurrek non jolastu      izan dezaten. Gazteentzako skateparka sortuko dugu. Ondartxo eta      Kalaburtza biziberrituko ditugu pasaitar zein bisitariek aisialdi eremu      horietaz gozatzeko aukera izan dezaten.

 

  1. Pasaian euskararen erabilera eta normalizazioa      sustatuko dugu, PASAIA EUSKALDUNAGO BATEN ALDE Euskarazko gazte      aisialdirako elementu zein komunikabideen erabilera, hedapena eta sorrera      bultzatuko ditugu. Euskararen normalizaziorako plana eratu eta      sentsibilizazio kanpainak egingo ditugu. Euskararen erabileraren alde lan      egiten duten gizarte taldeei laguntzak eskainiko dizkiegu.

 

  1. Gardentasuna, gertutasuna eta udal kudeaketa      eraginkorra. BENETAKO HERRI PARTAIDETZA. Herritarrek      udal politikagintzan parte hartzea nahi dugu, gertutasunez eta modu      parte-hartzailean politika publikoa elkarrekin diseinatzeko. Modu eraginkorrean kudeatuko      ditugu udal baliabideak, gardentasuna eta gobernu ona oinarri hartuta.

El proyecto de EAJ-PNV para PASAIA

 JAITSI AGIRIA

@@eajpnvpasaia 

TAMBIÉN EN