BERE IBILBIDEA
Zerrenda
Por EAJ-PNV
Abokatua da lanbidez, eta hogei urtez aritu izan da abokatu lanetan. Laurogeita hamargarren hamarkadan alderdikidetu zen. Harrezkero, hainbat barne kargu izan ditu eta hautagai ere izan da (Uri Buru Batzarraren Idazkaria, Herrialde Batzarraren ahalduna, Diputatuen Kongresurako hautagaia...). Gaur egun da Plentziako zinegotzi jeltzalea.
Maiatzeko udal hauteskundeetan Alkatetzara iritsiko balitz, Uribarrik argi ikusi du "Plentziako herritarren lehentasunetatik" hasiko litzatekeela. "Argi daukagu aurrekontua mugatuta dagoela, baina lehentasunak antolatu behar ditugu eta errealitate bilakatu". Azken hilabeteotan, EAJ-PNVren Uri Buru Batzarraren aldetik bilerak egiten aritu dira elkarteekin eta hiritarrekin, eta karpak jarri dira herritarrek beren kezkak eta ardurak zuzenean adierazi ahal izateko. "Bilera horietan eta PlentziaGO! ekimena egin izan den jardunaldi bietan konturatu gara herritarrek oinarrizkoena bilatzen dutela, behar-beharrezko dutena. Ekarpen askotan aipatu dute herria eder ikusi nahi dutela, garbitasuna, lorategiak... Baina, oinarrizko zerbitzu horiez gain, ezin dugu ahaztu gure herrikideen bizitza kalitatea. Gizarte laguntasunak, adinekoen gizarte ongizatea, gazteria... Horiek ere badira lehentasunak guretzat" baieztatu du.
Elixabete Uribarri ezkondua da eta seme bat dauka. Plentzia darama bihotzean eta horregatik "nire helburua da Plentzia bizitoki hobea izatea, plentziar guztiok izan dezagun herri honek eskaintzen dituen gauza guztiak gozatzeko parada, eta pertsona guztien beharrizanik oinarrizkoenak bermatuta egon daitezela". Bere hitzetan "Plentzia herriak tamaina perfektua dauka, ez da ez handiegia ezta txikiegia ere; elkar ezagutzen dugu eta plentziar izateaz harro gaude". Hondartzaz gain, itsasadarra da bere herrian gehien estimatzen duen gauzetako bat "gure altxorra". "Plentziarren atzetik, hori bai, beraiek dira horren harro egoteko arrazoi nagusia".
1.- ENPLEGU ETA EKONOMIAREN BIRSORKUNTZA
Ekonomiaren birsorkuntzarako zinegotzigoa sortu non 2015-2019 jokaeraren ildoak eratuko dira. Udalerriko eragile desberdinen artean lan –mahia sortu: merkatariak, ostalariak, langabeak, eta abar.
2.- TURISMOA ETA ITSASADARRARI LOTUTAKO ZERBITZUAK
Itsasadarrari lehentasuna eman Plentziako ekonomiaren eragile bezala, turismo – sektorearen inguruan.
3.- LANAK AUZOAK ETA KALITAZTEZKO ZERBITZUAK
Plentzia garbia, zainduta eta sarrera errezaren premia daukagu. Auzoko zinegotzigoa sortu auzotarrentzako komunikazioa izateko. Lau urteko plana inguru eta auzo desberdinetarako. Eraikin eta hornitze publiko ezberdinetako zerbitzuen hobekuntzarako eta antolamendurako azterketa ekingo diogu.
4. HIRIGINTZA ETA UDALERRIKO DISEINUA
Plentziarako zein behar den etorkizunerako ereduaren definizioa: HAPO. Plentzia 2025 programaren sustapena. Hobekuntza plana mugikortasun zailtasunak dituzten pertsonentzako.
5.- PARTAIDETZA ETA GARDENTASUNA
Herritarren parte-hartzea sustatzea lehentasuna emanez gobernu taldearen jokaerak aurrera eraman orduko. Herritarrentzako arreta bulegoa sortu, herritarren eskaerei erantzuteko denbora arintzeko.
6.- HEZKUNTZA, KULTURA, EUSKARA, AISIA ETA JAIAK
Herritarrei cultura eskaintza hurbildu kultur programen eta horniduren bidez. Euskara erabileraren sustapena baita gure nortasun ezaugarriak ere. Elkarte eta erakunde desberdinen ekintzak jai – programan barneratzea. Udaletxe eta hezkuntza eragile desberdinen arteko batzordea mantendu.
7.- HAURTZARO, GAZTARO, KIROLA ETA ELKARTEAK
Gainerako erakundeekin ( Diputazio eta Eusko Jaurlaritza) gazte emantzipaziorako programak sustatu. Kirol – instalazioetan hobekuntza mailakatuak egitea eta gutxi erabilitakoak moldatu. Haurtzaro, Gaztaro eta Kirol batzordea sortu non Haurtzaro, Gaztaro eta Kirol sektoreekin lan egiten dituzten erakunde desberdinei entzuteko.
8.- GIZARTE – POLITIKA, BERDINTASUNA ETA ADINEKOAK
Udaletxean orientazio juridikoa doako zerbitzua sortu, Kaleratze eta Hipoteka Gauzatzearen kontuetan. Jubilatuen etxea berraktibatu eta “osasun onerako” zirkuitua sortu. Berdintasunarako politikak sustatu eta jakitera eman.
9.- BIZIKIDETASUN GIZALEGEZKO NEURRIAK ETA BIZITZA KALITATEAREN HOBEKUNTZA
Eragozpenak, zaratak eta gizalegezko ez diren jarreren kontrola. Udaltzaingoa: oinezko agente gehiagoren presentzia baita gaueko presentzia ere eta hurbileko udalerrien lankidetza sustatu eta Ertzaintzarekin.
10. INGURUNEA, NATURA ETA KULTURA ONDAREA
Ikastetxe eta erakundeekin batera kultura ondarea eta udalerriko ingurunearen hedapena programaren sustapena. Plentzia ezagutu.